euskaraespañol

Zientzia Astea 2023 heltzear dago!

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/10/30 Noiz arte: 2023/11/12

Irudia
Adin guztietarako zientzia. Argazkia: Natalia Gutierrez. UPV/EHU.

Deskribapena

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea heltzear dago eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du, inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek –gazteek zein helduek, umeek zein nerabeek– aukera izan dezaten zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.

Edizio honek “Osasun Planetarioa” (osasuna eta jasangarritasuna) izango du ardatz, landareen eta animalien osasungarritasuna zuzenean lotuta baitago giza osasunarekin. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak, monologoak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Gasteizko Bibat Museoan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan azaroaren 8tik 12ra, XXIII. Zientzia Astean.

Botanika, arkeologia, astronomia, jarduera fisikoa, geologia, kimika, ingurumena, robotika, historia, automozioa, pintura, fisika, hizkuntza, biologia, matematika… Horiek dira Zientzia Astean gertutik eta modu praktikoan eta ludikoan ezagutu ahal izango dituzun zientzia arloetako batzuk. Izena eman gure weborrian: zientzia-astea.eus/eu

Jakin-min apur bat eta ondo pasatzeko gogoa: ez dugu gehiagorik behar Zientzia Astera hurbiltzeko. Zure adina edozein dela, ziur interesatzen zaizun zerbait topatuko duzula, eta txundituko zaitu. Zure zain gaude!

Arakatu gure programak:

Bilbao 

Barakaldo

Donostia

Vitoria-Gasteiz