euskaraespañol

Zientzia-solasaldia: “Bell-en desberdintzak: jakin-minetik segurtasunera”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/07, 16:00

Kokapena

Donostia International Physics Center
Paseo Manuel de Lardizabal 4. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Martxoaren 7an, osteguna, 16:00etan, Donostia International Physics Centerren (DIPC), zientzia-solasaldia izango da Artur Ekert Oxfordeko Unibertsitateko irakaslearekin. Eusko Jaurlaritzaren IKUR ekimen kuantikoaren barruan kokatzen den solasaldi bat da, non nazioarteko adituek zientzia-dibulgazioko hitzaldiak ematen dituzten.  

Bere hitzaldian, Ekert irakasleak Bell-en desberdintzek teoria kuantikoaren esparruan izan duten ibilbide liluragarria azalduko digu. John Bellek 1964an asmatuak, desberdintza horiek funtsezkoak izan dira teoria kuantikoaren baliogarritasuna erakuste aldera. Hasierako eszeptizismoa gaindituz, John Clauser eta Alain Aspect bezalako pertsonek gidatutako esperimentuek Bell-en desberdintzeen urraketa frogatu zuten, esploraziorako perspektiba berriak irekiz. Ekertek, bere lan aitzindarietan oinarrituta, desberdintza horiek hausnarketa filosofiko izatetik tresna praktikoak izatera nola igaro diren azalduko du, kriptografiaren esparruan bereziki. Bere aurkezpenak teoria kuantikoaren ahalmen eraldatzailea ikusaraziko digu, ez bakarrik fisika teorikoan, baita komunikazio seguruetarako protokoloen munduan ere.