euskaraespañol

Kronika

Teknopolis saioak UPV/EHUri aitortza egin zion

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/21

Irudia

Teknopolis saioaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zen Multibox aretoan, Bilboko EiTBren egoitzan. Ekitaldian aitortza egin zitzaien saioaren babesleei, horien artean, Euskal Herriko Unibertsitatea. Honela, babesleak gertuko kolaboratzaileei saria eman zieten. Saria sinbolikoa zen eta, aurten Taula Periodikoaren nazioarteko Urtea izanik, saridun bakoitzaren ezaugarriekin bat egiten duen elementu kimiko bana jaso zuten saridunek. Honela. UPV/EHUko katedradun Itziar Lakak lehen saria jaso zuen (elementua: urrea) eta UPV/EHUko katedradun Arturo Elosegik aldiz, hirugarren saria (elementua: oxigenoa). Halaber, UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak zortzigarren saria eman zion Tknikako ordezkari Jon Artolari (elementua: titanioa).