Eduki publikatzailea

CREUPen LIX. asanblada orokorra

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/26, 20:15 - 15:24

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 27 dituela, 20.15etan, Donostiako Miramar jauregian, Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundearen (CREUP) LIX. asanblada orokorraren inaugurazio ekitaldia egingo da.

CREUP elkarteak milioi bat ikasle baino gehiagoren ordezkaritza du estatu mailan. Gaur egun 34 unibertsitate publikok osatzen duten arren, etengabean ari da hazten, ikasleen ahotsa goi mailako hezkuntzaren arloko organismo eskudunetan entzunaraziz, bai maila nazionalean nola nazioartekoan.

Inaugurazioan hartuko dute parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea.
  • Miren Artaraz, dEusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria.
  • Ernesto Gasco Gonzalo, Donostiako udaleko lehenengo alkateordea.
  • Gorka Martín, CREUPeko presidentea.
  • Jon Ander González, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko burua.