Eduki publikatzailea

Jardunaldia: Hezkuntza Eskubidea

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/24, 09:00 - 12:22

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 27an, 09:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, ‘Hezkuntza Eskubidearen Aldeko XII. Jardunaldiak' izango dira. UPV/EHUko Garaian-Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeak aurten ere jardunaldi hauek antolatu ditu, Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astearen harira, honako hauekin elkarlanean: Hezkuntza Museoa, UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila, SM Fundazioa, UNICEF, ALBOAN, CEAR eta BCA'37 UK - The Association for the UK Basque Children.

Inaugurazio ekitaldian hauek parte hartuko dute:

  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Iñaki Marco, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Saileko dekanoa
  • Javier Palop, SM Fundazioko zuzendaria
  • Paulí Dávila, Hezkuntza Museoko zuzendaria eta Garaian - Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeko ikertzaile nagusia
  • Luis M. Naya, Hezkuntza Museoko zuzendariordea eta Garaian - Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeko kidea

Aurtengo jardunaldietan 150 pertsona inguruk parte hartuko dute, eta errefuxiatuen eskubideak izango dituzte hizpide. "Izan ere, duela 80 urte, 1937ko maiatzean, 4.000 haur euskaldun baino gehiago Habana itsasontzian ebakuatu zituzten Britainia Handira, eta haien egoera gaur egungo errefuxiatuen egoeraren antzekoa zen", azaldu du Luis Mari Nayak.

Eguneko lehenengo hitzaldia Virginia Basurtok (Alboan) emango du, eta gaur egungo hezkuntzaren alde hitz egingo du. Ondoren, Elsa Fuentek (UNICEF) haur errefuxiatuen gaur egungo egoera aztertuko du, Elena Mendezek (CEAR) eskolarako errefuxiatuekin esku hartzeko programa izango du hizpide, eta Paula Benitok (SM Fundazioa) "La nueva vida de Yamala" liburua aurkeztuko du. Ondoren, atsedenaldia egingo da, eta, amaitzeko, Carmen Kilnerrek 37ko haur euskaldunei buruzko hitzaldia emango du, eta erakusketa bat bisitatuko da UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan.

"Historiaren ikuspegitik, hezkuntza eskubidearen aitorpenak giza eskubideen aitorpenaren ibilbide bera izan du. Azken eskubide horiek lortuta, inplizituki, hezkuntza eskubidea ezarri da. Beraz, herrialde gehienetako konstituzioetan eta oinarrizko legeetan herritarren oinarrizko eskubide gisa txertatuta dago hezkuntzaren aitorpena. Nazioarteko tratatuek ez diote iskin egin oinarrizko behar horren garrantziari, hala pertsonak trebatzeari dagokionez nola gizarte demokratikoetan askatasunak erabiltzeari dagokionez. Hainbatetan esan izan den bezala, hezkuntza eskubidea da eskubide eta askatasun guztiez gozatzeko bidea ematen digun giltza", esan du Luis Mª Nayak, bukatzeko.

Programa

09:00 - 09:30: Inaugurazioa

09:30: Hitzaldia
Virginia Basurto-Alboan. ‘Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut: Eskola kanpin denda batean egokitzen denean'

10:15: Hitzaldia
Elsa Fuente, UNICEF. ‘La infancia refugiada hoy'

11:00: Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia
Paula Benito, SM Fundazioa. ‘La nueva vida de Yamala' liburuaren aurkezpena.
Elena Mendez, CEAR. ‘Sensibilizando sobre la realidad de las personas refugiadas en la escuela'.

11:45 - 12:15: Atsedena

12:15 - 13:00: Hitzaldia
Carmen Kilner: ‘Los "niños vascos" del 37. Experiencias vitales'

13:00: Bisita
‘Refugiados de ayer y de hoy' erakusketa. UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroa