Eduki publikatzailea

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan egingo da V. Unibertsitate arteko euskarazko eztabaida liga

Noiz eta non

2017/09/22 2017/09/22, 09:30 - 14:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia
Aurreko edizioko argazkia

Deskribapena

Ostiralean, irailak 22, 9:30ean, Eusko Legebiltzarrean (Becerro de Bengoa Kalea, z/g. Vitoria-Gasteiz), abian jarriko da unibertsitate arteko euskarazko V. eztabaida ligako finala.

Euskara hizkuntza erabilgarri bezala duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2017ko txapelketarako baieztapena honako unibertsitateek eman dute: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea.

Eusko Legebiltzarrean liga osoa hartzen den lehenengo aldia da, ligaren lehen jardunaldia, orain arte, UPV/EHUko Letren Fakultatean egiten zen eta.

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Mahaiko kideek harrera egingo die unibertsitateetako talde eta ordezkariei, 9:30ean, harrera aretan. Parte hartzen duten unibertsitateetako agintarien buru Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea da. Legebiltzarreko lehendakariak eta errektoreak egingo diete ongietorria parte hartzaileei osoko bilkuren aretoan, 09:50ean. 10:00etatik aurrera aurreko proba baztertzaileak hasiko dira eta 12:30ean irabazi dituzten bi taldek hartuko dute hitza gaiaz eztabaidatzeko: Txertoak.

Irudi berezia eskainiko dute Legebiltzarreko jesarlekuek, hala, Ligan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitz egiteko.

Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izango da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak banatuko dituzte diplomak, eta Jon Zarate erretoreordearen hitzak emango zaio amaiera V. Unibertsitate Ligaren edizio honi.

Egitaraua:

  • 09:30. Unibertsitateetako talde eta ordezkariei harrera. (Harrera aretoan)
  • 09:50. Parte hartzaileei ongietorria. (Osoko bilkuren aretoan)
  • 10:00. Eztabaida Ligaren kanporaketen hasiera. (Osoko bilkuren aretoan)
  • 12:30. Txapelketaren finala. (Osoko bilkuren aretoan)
  • 13:30. Sari banaketa. (Tomas Moro aretoan)