Eduki publikatzailea

Jardunaldia: 'Nuevas epistemologías feministas de lo corporal'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/05 Noiz arte: 2017/09/26, 15:30 - 12:12

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urriaren 5ean, 15.30etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian, AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak antolatutako ‘Nuevas epistemologías feministas de lo corporal' lehen Jardunaldiak izango dira.

Lehengo topaketa horretan pentsamendu eta ‘aktibismo lodiaren' inguruko lehengo hurbilpen bat egingo da, gorputza eta generoaren arteko artikulazio posible inguruan kolektiboki hausnartuz.

Jardunaldiaren gai nagusia bi jardueren bidez jorratuko da. Lehenik, laborategi/tailerra (15:30-17:30h) egingo da, ‘Politizar la carne. Estrategias de resistencias desde los activismos gordos' izenean eta Lucrecia Massonen zuzendaritzapean. Ostean, ‘Modos encarnados de los feminismos. Políticas radicales en torno a la gordura' (18:00-20:00h) gaiaren inguruan mahai-ingurua ospatuko da. Bertan parte hartuko dute Irati García, Nagore Iturrioz, Itsaso Blázquez eta Lucrecia Masson aktibista/ikerlariak eta gai honetan adituak.

Sarrera irekia da.