Nazioarteko saria EHU letra tipografikoari

UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako "Letraz" ikertaldearen lanak CLAP Platinum saria lortu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/30

Ezkerretik eskumara María Pérez, Leire Fernández Iñurrategui eta Eduardo Herrera (Egilea: Mikel Mtz de Trespuentes)

EHUko tipografiaren diseinuak CLAP Diseinuaren, Brandingaren eta Komunikazioaren Nazioarteko Sarien 2015eko edizioko Lehenengo Saria –CLAP Platinum– irabazi du, testurako letra tipografikoaren diseinu onenaren atalean.

EHU tipografia Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatutako ikerketa proiektu baten emaitza da, eta Diseinu Grafikoko eta Tipografiako 'Letraz' ikertaldeak sortu du (www.ehu.eus/eu/web/tipografia). UPV/EHUko talde horretako kideak dira Eduardo Herrera Fernández irakaslea, Leire Fernández Iñurritegi irakaslea eta María Pérez Mena doktorego aurreko ikertzailea. Guztiak dira Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko kideak, eta Daniel Rodríguez Valero Alacanteko Unibertsitateko irakaslearen laguntza izan dute. Proiektuaren helburu nagusia zen tipografia espezifikoa sortzea, UPV/EHUren ikusizko nortasun korporatiboa idazketaren bidez kudeatzeko programaren zati bat eratzeko.

EHU tipografiak oinarri ditu UPV/EHUk transmititu nahi dituen nortasun singularreko printzipioak, jendaurrean hauteman, aurkeztu eta bereiz daitezen. Unibertsitateko zeregin guztietara (barneko agiriak, webguneak, seinaleak, argitalpenak…) moldatzen da, eta gure unibertsitatearen elebitasuna aintzat hartzen du, izaera tipografiko bereko bi bertsio estilistikorekin: EHU Serif euskaraz eta EHU Sans gazteleraz. UPV/EHUri letren irudikatze sotilaren bidez ikusizko nortasun korporatiboa emateko hasierako lanetan, Eduardo Txillida euskal artistak formaren inguruan gauzatutako espekulazio estetikoak izan dira oinarria.

Sari hori nazioarteko aitorpen prestigiotsuena da, eta Latinoamerikako, Estatu Batuetako, Brasilgo, Espainiako eta Portugalgo diseinu grafikoko profesionalek 2013., 2014. eta 2015. urteetan eginiko lanak saritzen ditu. Sariaren deialdia Veredictas Internacional erakundeak egiten du: erakunde dekanoa da, aditua "bikaintasun estandarrak" sortzen eta garatzen diseinuaren esparruan, FOROALFArekin batera (Iberoamerikan diseinuaren inguruko jende gehien biltzen dituen foroa da).

"Sari hau lortzeak, eginiko lana aitortzea ez ezik, Euskal Herriko Unibertsitatea ospea ere kudeatzen dakiela aitortzen du", Eduardo Herrera irakasleak azaldu duenez. Sari horren onuren artean, nabarmentzekoa da erakunde antolatzaileek duten konpromisoa lan hori nazioarteko prentsa espezializatu guztian zabaltzeko.

Sariari buruzko informazio gehiago: http://www.veredictas.com/premios/premios-clap-grafico.html

Argazki oina: Ezkerretik eskumara María Pérez, Leire Fernández Iñurrategui eta Eduardo Herrera (Egilea: Mikel Mtz de Trespuentes)