Eduki publikatzailea

Marta Macho Stadler, 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/02

Marta Macho Stadler

2016eko Berdintasunerako Emakunde Saria landa matematiketan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea den Marta Macho Stadler-entzat izango da. Hala erabaki du Emakunde Sariko epaimahaiak. Epaimahaiak azpimarratu du Marta Machok egindako lana emakumeak matematika eta zientzien mundura gerturatzeko eta baita emakume zientzialarien lana eta hauek akademia munduari eta garapen sozialari egindako ekarpenak ikustarazteko.

Epaimahaiak goraipatu du matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana eta unibertsitatearen barruan emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten batzorde zientifiko eta akademikoetan parte hartu izana. Zentzu honetan, azpimarragarria da "Mujeres con ciencia" blogaren arduraduna dela. Blog hau Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatzen du eta generoa eta zientzia gaia lantzen du, emakume zientifikoen lana ikustaraziz.

Sari honekin, Emakunde Sariko epaimahaiak aitortu nahi du hainbat irakaslek egiten duten lana, hezkuntza maila guztietan, nesken ahalduntzea bultzatuz eta hauek ikasketa zientifiko teknologikoak aukeratzera animatuz. Era berean, beharrezkoa ikusten du zientzia munduan emakumeen presentzia eta aitortza areagotzearekin batera, akademia bera, enpresak eta teknologia munduko agente guztiak egokitzea berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko.