Aurtengo ThinK Big 2017 sarituak hauek izan dira: Petrobacter, LECTRIL, LOOC eta BIOLUM proiektuak. Lehiaketa horrek saritzen ditu zerbitzu eta produktu komertzialak eta bideragarriak, zeinak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen ezagutzaren bidez garatu diren. Horiekin batera, hauek izan dira finalera heldutako ekimenak: Erasmus Anywhere, Kit de Celiaquía, Triscience, Allersafe, Antlitek y Nafety. Aurten, 35 proiektu aurkeztu dira, iaz baino %20 gehiago; eta 94 partaide izan dira orotara, 2016an baino %30 gehiago.
Think Big 2017 sariak
Petrobacter, LECTRIL, LOOC eta BIOLUM proiektuak izan dira ikasleen ekintzaile sena pizten duen lehiaketan sarituak
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/26
Sari banaketa Bilboko Auzo Factory Irazabal-Matikon egin da, eta ekitaldian egon dira Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari orokorra eta Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko saileko zerbitzu-burua.
Proiektu saridunak:
- Lehengo saria, 1.500 eurokoa, Petrobacter. Samuel Aguirre Ferreira eta Marta Zabalegui Bosque Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleek jaso dute. Estuario ekosistemetako petrolioa digeritu eta ezabatzeko bakterioak dituen esfera bat aurkeztu dute.
- Bigarren saria, 1.000 eurokoa, LECTRIL. Eduardo Martínez de la Puente Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea. Partitura baten orriak automatikoki pasatzeko atrila.
- Hirugarren saria, 500 euro, LOOC, Jon Barredo Muro eta Carlos Sierra Domínguez. Natura-hondamendietan eta elur-jausietan erreskaterako erabili daitekeen gailu teknologikoa.
- Hirugarren saria, 500 euro Maitane Pérez Cebercos eta Maider Junkal Echeveste Medranoko jaso dute, BIOLUM. Mikroorganismo bio-lumineszenteen burbuila eramangarria aurkeztu dute.
Halaber, Think Big lehiaketaren epaimahaiak beste sei sari finalista ere nabarmendu ditu:
- Erasmus Anywhere: Ikasle-trukerako lehen sare soziala
- Kit Epigenético de Celiaquía: Eritasun zeliakoak izateko arriskua iragartzeko kit epigenetikoa
- TriScience: Biodiagnostikorako gailuak, fidagarriak, arinak eta eramangarriak.
- Allersafe. Elikagai alergenoak aurkitzeko gai diren substantzien diseinua
- Antlitek. Sintrom dosi pertsonalizatuen euskarria
- Nafety: Arrisku egoeratan laguntza eskatzeko Smartwatch-entzako aplikazioa