Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko ordezkariak eta Beijingeko Capital Normal University-ko irakasleak eta ikasleak batu dira gaur goizean. Guztira, Txinako 47 ordezkari izan dira Arte Ederren Fakultatean, horien artean Txinako unibertsitateko Arte Ederretako dekanoa, Zheng Qu Duan. 47 lagun horiek UPV/EHUn ematen den Pinturako Masterrari buruzko informazioa batu nahi izan dute, hots, prestakuntzari, azpiegiturei, irakaskuntza guneei, tresneriari, laborategiei… buruzko jakintza jaso eta Txinan inplementatzeko.