Doktore berria k izendatzeko eta doktoregoko sari bereziak banatzeko ekitaldia

Master eta Doktorego Eskolako zuzendari jauna; Begoña Vicario irakasle andrea; errektoreordeak; irakasleak; tesi-zuzendariak eta doktorego-programen arduradunak; doktore berriak; AZPko kideak; jaun-andreak.

 

Ezer baino lehen, nire zorionik beroenak eman nahi dizkizuet doktore berri guztiei. Unibertsitateak zuen doktore berriak zaretenon ohoretan antolatu du inbestidura ekitaldi nagusi hau. Era berean, zorrozki ebaluatu ondoren doktorego sari berezia lortu duzuen doktoreok ere zoriondu nahi zaituztet.

 

Eta azkenik, nire aitorpena eta esker ona helarazi nahi dizkiot Begoña Vicario irakasleari eskaini digun hitzaldiarengatik, bertaratu garen guztion adimenarentzat beste opari bat izan baita. Ziur nago Vicario irakaslea gure artean izateak ikerlari ibilbidearen hastapenetan zaudeten askorentzat gidari eta eredu izateko ere balio izango duela. Eta azpimarratu nahi dut Begoñaren azken film laburra, “Areka” bihar aurkeztuko dela Estatu Batuetan, Seattle-ko Nazioarteko Jaialdian.

 

Doktore berriak izendatzeko ekitaldia UPV/EHUren ikasturte akademikoaren ekitaldi enblematiko bat da eta jada, lortu dugu gure unibertsitatearen tradizio bihurtzea. Baina tradizioek iraungo badute, ezinbestekoa da esanahi bat edukitzea, eta gure kasuan, ekitaldi solemne honek badu egiazko esanahia.

 

Gaurko ekitaldiak bi eginkizun garrantzitsu ditu: aitortza ekitaldi bat da eta aldarrikapen ekitaldi bat da.

 

Aitortza zuontzat da, azken urteotan doktorego ikasketetan kemenez aritu zareten guztiontzat. Baita tesi zuzendarientzat ere, beren jakintzaz eta babes pertsonalaz bidean gidari izan dituzuenentzat.

 

Doktoregoa bide luzea da, esker txarreko geltoki batzuk dituena. Goi mailan ikertzen ikastea eskatzen du. Denbora planifikatzen jakitea, eta denborarekin batera, zuen bizitzaren zati garrantzitsu bat.

 

Ibilbide hori –akademikoa eta pertsonala– une onez eta hain onak ez diren uneez beterik dago. Desafio intelektualeko uneak, baina baita hobetzeko eta aurrera egiteko uneak ere. Alde batetik, adoretzen badakien tesi zuzendari batekin elkarlan estuan igarotako uneak; bestetik, bihozgabetzen duten uneak, beharbada nolabaiteko bakardadean ere igarotzen direnak.

 

Aldarrikapen ekitaldia ere bada. Izan ere, doktorego tesi bat burutzea berebiziko garaipen intelektuala da, doktore berriaren maila akademikoa goratzen duena. Gainera, sendotasun pertsonalaren, diziplinaren, segurtasunaren eta helburu konplexu eta handinahiak betetzeko behar den gaitasunaren adierazle ere bada.

 

El acto de hoy quiere manifestar, simbólicamente, el profundo reconocimiento de la Universidad del País Vasco a esta nueva promoción de doctores y doctoras. En este momento, la UPV/EHU produce 10 tesis doctorales por semana. De ellas, un 30% tiene categoría internacional. La Universidad del País Vasco está, por tanto, orgullosa de vuestro trabajo: es la demostración más clara y palpable de que somos una universidad investigadora. No solo trasmitimos conocimiento, sino que también es nuestra prioridad generarlo. Como he dicho en alguna ocasión, en eso se fundamenta una verdadera universidad, en que no solo extiende fruto, sino que también lo da. El lema de nuestra universidad “eman ta zabal zazu”, se cumple en los dos extremos: da fruto y lo extiende. Es decir: investiga y enseña.

 

Vuestro trabajo, como decía, es la prueba palpable, real, de que la Universidad del País Vasco es una universidad investigadora. Si podemos afirmarlo así es gracias a vuestro trabajo, a la ciencia que habéis alumbrado, a la nueva porción de conocimiento que presentáis al mundo y que entra en interacción con la investigación desarrollada en otros países, en otras universidades, proyectando nuevas oportunidades de trabajo y de colaboración.

 

Pero decía que este acto, además de un reconocimiento, es también una reivindicación. La reivindicación del doctorado como un valor no solo académico e intelectual, sino también social.

 

Ayer mismo tuve la oportunidad da dar una charla en IDOM, una de las empresas de ingeniería más potentes de nuestro país. Dediqué una parte de la intervención a subrayar el valor del doctorado no solo para hacer una carrera académica, sino para hacer también una carrera profesional.

 

Tuve la oportunidad de subrayar, en ese encuentro empresarial, que el doctorado es también una cualificación con proyección social, una cualificación que aúna la aportación de conocimiento objetivo con el desarrollo de cualidades trasversales especialmente valiosas en todas las organizaciones humanas: capacidad de trabajo, planificación de las tareas, elección y coordinación de medios diversos para la consecución de objetivos complejos. Por eso, no solo en el ámbito académico, también en la empresa, en la administración pública o en el asociacionismo social o cultural, el doctorado es un factor de avance, y así debe ser considerado por las personas responsables de todas esas organizaciones.

 

Sé que aún queda una parte de ese camino por recorrer, pero sinceramente creo que esa idea va calando en la sociedad. El acto de hoy sirve también para dar un paso más en la buena dirección.

 

Amaitzeko, nire esker ona adierazi nahi diet, unibertsitate osoaren izenean, tesi-zuzendariei eta doktorego-programen arduradunei. Zuek gidatzen duzue doktoregoarekin batera hasten den heldutasun pertsonaleko eta intelektualeko prozesu luzea.  Ziur asko, zuentzat saririk handiena zuen diszipuluek abentura hau arrakastaz amaitzen dutela ikustea izango da; dena den, bidezkoa da unibertsitateak ere, erakunde gisa, lan hori publikoki aitortzea eta eskertzea.

 

Horregatik, tesien zuzendari eta doktorego programetako arduradunei ere, mila esker bihotz-bihotzetik.

 

Doktore berri guztioi, berriz, nire zorionik beroenak eta esaten dudan moduan, ez ahaztu:

 

Eman Ta Zabal Zazue