XSLaren edukia

Lanen Plangintza eta Kudeaketa

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1515
Gelako p.1515
Ordenagailuko p.3060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

ESPEZIFIKOAK (GE)



GE1 Obra Zibila baten obra-proiektuaren bizitza-zikloaren ezagutza

IE1.1 Obra Zibilen exekuzio-proiektuak aztertu, ulertu eta interpretatzen ditu.

IE1.2 Obra Zibilak exekutatzeko esleipenen lehiaketen pleguak aztertu, ulertu eta interpretatzen ditu.

IE1.3 Enpresa Eraikitzaileek lizitazioetara aurkezturiko Lanen Programa Teknikoak aztertu,ulertu eta interpretatzen ditu.



GE2 Obra Zibilen lanak perspektiba iraunkorrarekin programatzea

IE2.1 Obra Zibila bat kualitatiboki planifikatzen du ikuspegi iraunkorrarekin.

IE2.2 Obra Zibila bat kuantitatiboki planifikatzen du ikuspegi iraunkorrarekin.

IE2.3 Lanen programazioen dokumentazio teknikoa osatzen du ikuspegi iraunkorrarekin.



GE3 Obra baten Jarraipen eta Kontrola

IE3.1. Obra-Zuzendaritza osatzen duten eragileen eginkizun eta erantzunkizunak ezagutu bai eta obra baten jarraipenean, derrigorrez betebeharreko Obra-Dokumentazioaren ezagutza.

IE3.2 Materialen Kalitatearen kontrol Planak osatzen ditu.



ZEHARKAKOAK (GZ)



GZ4 Ezagutza kritikoki testuinguruan jartzeko gaitasuna, gizartea, ekonomia eta ingurumeneko arazoekin erlazionatuaz, eskala lokal eta globalean.

IE4.1 Iraunkortasunaren ikuspegi hirukoitzaren jarduketa eremuak ezagutzen ditu eta gizartea, ekonomia eta ingurumena dimentsioen arteko menpekotasun erlazioa ulertzen du.

IE4.2 Zeharkakotasun Ikuspegia ezagutzen dut eta kontziente da obren plangintza eta kudeaketan iraunkortasuna zehar-lerro kontsideratzeak eskeintzen dituen jarduketa-eremuak.

IE4.3 Hirien plangintzan aplikatu ahal diren irizpide iraunkorrak ezagutzen ditu eta Agenda 2030ko Garapen Jasangarrirako Helburuekiko elkarrekikotasuna identifikatzen du.

IE4.4 Ikuspegi sistemikoarekin kritikoki hausnartzen du.



GZ5 Taldean eraginkor lan egiteko Gaikuntza

IE5.1 Antolakuntza, plangintza eta kudeaketa teknikak erabiltzen ditu.

IE 5.2 Lantaldearen helburuak lortzeko, taldekideekin aktiboki elkarlanean aritzen da.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1go GAIA. OBREN ZUZENDARITZA, JARRAIPENA ETA KONTROLA

1.1.- Obra Zibila baten obra-proiektuaren bizitza-zikloa

1.2.- Obra Zuzendaritzako eragile eta jardun profesionalak

1.3.- Obren kontrolerako prozesuak eta dokumentazioa

1.4.- Materialeen Kalitatearen gaineko Kontrola



2.GAIA. PLANGINTZA ETA PROGRAMAZIO TEKNIKAK

2.1.- Plangintza kualitatiboa: P.E.R.T. sare grafikoa

2.2.- Plangintza kuantitatiboa: GANTT diagrama



3.GAIA: IRAUNKORTASUNAREN IKUSPEGIA

3.1.- Iraunkortasunaren Ikuspegi Hirukoitzaren Marko Kontzeptuala

3.2.- Zeharkakotasun printzipioa

3.3.- Hirigintza Iraunkorra

3.4.- Agenda 2030ko Garapen Jasangarrirako Helburuak



EDUKI PRAKTIKOAK



Udalsarea 21-ko Berringurumena programako hirigintza iraunkorreko jardunbide egoki eta ekimen parte-hartzaileen ezagutza

MetodologiaToggle Navigation

Ezartzen den hezkuntza metodologia IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) ereduaren baitako Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza da. Metodologia honetan, ikasgaien eduki teoriko eta praktikoak, lantaldeetan burutu beharreko proiektuaren bitartez lantzen dira. Ikasgelan, taldeko jarduera kooperatiboen bitartez, talde lanaren garapenerako menperatzea ezinbestekoak diren eduki teorikoak

lantzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio sistema jarraitua izango da. Etengabeko ebaluazioaren bitartez %85a kalifikatuko da eta ebaluazio puntualaren bitartez %15a. Ebaluazio tresnak eta balorazio portzentaiak ondorengoak izanik:



Etengabeko ebaluazioa:

•Ikasgelako Jarduera Kooperatiboak: %25

•Taldelaneko Proiektua: %60



Ebaluazio puntuala:

•Bakarkako idatzizko froga: %15



Ebaluatzen den tresna guztietan, bere balio absolutuaren erdia eskuratu behar da. Minimoak eskuratuko ez balira, ikasgaiaren azterketa egun ofizialean, %100ko balioa duen froga bat egin beharko da.



Ebaluazio hezigarria aplikatuko da. Xede hau lortzeko, entregagarriak eGela plataforma bitartez baloratuko dira eta zuzenketa beharra izanez gero, hobetzeko jarraibideak eta aholkuak plataformaren bitartez helaraziko dira.



Indarrean den arautegiak dioenez, ikasleak azken ebaluazioa bidez ebaluatua izateko eskubidea izango du, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako ikastegiko eskola egutegia aintzat harturik, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita, bederatzi asteko epea izango du. Ebaluazioa, %100ko balioa duen azterketa baten bidez burutuko da.



DEIALDIARI UKKO EGITEKO PROZEDURA

12.artikuluaren arabera, Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baina txikiagoa denez, irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatziz helarazi beharko zaio.









Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren euskarri den eGela plataforma digitalean zintzilikatuko dira eduki teorikoak garatzeko kontsulta iturri diren eskuliburu nahiz gidak:

Osasun eta Hiri-Garapen Jasangarria
Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa
(17. Lan koadernoa ; Udalsarea 21: jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea)

Euskaraz argitalpenik egon ezean, erdarazkoa izango dugu kontsulta gai:
Guía para el desarrollo sostenible de los Proyectos de Urbanización
(Sprilur ; EJ-GVko Ihobe)

Elkarlan gida-praktikoa, Iraunkortasunaren ikuspegi hirukoitza zeharkako ikuspegiarekin txertatzeko tresna
egilea: itziar gonzalez gurrutxaga



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Euskaraz argitalpenik egon ezean, erdarazkoak izango ditugu kontsultagai.



Moneo Martín, Marisol. La Dirección de Obra ; Guía de Asistencia Técnica 16” (2ª edición: diciembre 2007). Fundación C.O.A.M.





















Gehiago sakontzeko bibliografia

Hirien Plangintzan aplikatu beharreko jasangarritasun-irizpideak
(Ingurumen estrategiaren Agiria Saila 22.zk. 2003ko maiatza ; udalsarea21 ; IHOBE: Ingurumen Politikarako Herri Baltzua)

Euskaraz argitalpenak egon ezean, erdarazkoak izango ditugu kontsultagai.

Mateos Perera, Jesús. La programación en la Construcción. El P.E.R.T. en versión completa. (2ª edición ampliada y revisada. 2003) . Bellisco Ediciones Técnicas y Científicas

Garcia Valcarce, Antonio ; Sanchez-Ostiz Gutierrez, Ana ; Gonzalez Martinez, Purificación ; Conradi Galnares, Esperanza ; Lopez Martinez, Jose Antonio. Manual de Dirección y Organización de Obras. (1ª edición Febrero 2004) . Dossat 2000 Inversiones Editoriales

Martinez Montes, German ; Pellicer Almiñana, Eugenio. Organización y Gestión de Proyectos y Obras. (2007). Mcgraw-Hill

Castro Fresno, Daniel ; Aja Setién, Jose Luis. Organización y Control de Obras. (Textos Universitarios ; Universidad de Cantabria)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARANJUELO MICHELENA, ALEJANDRO
  • GARICANO OSINAGA, XABIER
  • GONZALEZ GURRUTXAGA, MIREN ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

19:00-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIOS.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIOS.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA