Eduki publikatzailea

Banatutako Elektrizitate Sorketa eta Potentzia Egokitzapen Ikerkuntza Aplikatua

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2004-tik 2007 arte
Deskribapena:

Proiektu hau Robotiker Ikerkuntza Zentruarekin egindako kolaborazioko hitzarmen bat da. Proiektuaren helburua elkarren arteko lotura teknologiko baten oinarriak sortzea da, banatutako elektrizitate sorketan eta potentzia egokitzapenean oinarritzen dena. Zehatz-meatz hurrengo arloetan elkarlanean gabiltza:

Potentziazko elektronika.

Energia bihurgailuen kontrola.

Energia metatze sistemak.

Makina elektrikoen kontrola.

Energia bihurtzen duten tresnak garatzen dihardugu, sorgailu sinkrono eta elikadura bikoitzdun sorgailu asinkronoa dituzten turbina eolikoak hain zuzen ere. Garapen hau kontrol algoritmo berrietan eta potentziako bihurgailu aurreratuetan dago oinarriturik.