Eduki publikatzailea

CARES: Lehiakortasuna hobetzearren balio erantsi altuko zerbitzuak eskaintzeko erabakiak hartzeko gaitasuna ematen duten ekipo-ondasun aurreratuen garapena

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2016-tik 2019 arte
Deskribapena:

Industrie 4.0 (Alemania) eta Cyber Physical Systems -CPS- (EEUU) moduko mugimenduek jadanik zenbait sektoretan erabilitako teknologiak arlo berrietarantz mugitzeko proposamena egiten ari dira.

Hodei-konputazioa, ezagutza-ingeniaritza, zerbitzuetara bideratutako arkitekturak edo datuen ustiaketa handia (Big Data) bezalako aukera berriek erabateko eragina izango dute ekipo-ondasunetan, informazio-aberastua ardatz bihurtuz. Datuen erabilpen eta ustiaketa hobeak eta zerbitzu aurreratuen sorkuntzak lehiakortasuna hobetuko dute “smart” produktuak sortzeko bidean.

CARES proiektua erabakiak hartzerakoan datuen erabilpen egokia baimenduko duten tresna eta mekanismo batzuk proposatuko ditu.