Eduki publikatzailea

Energia eolikoaren sare elektrikoan integrazioa: errendimendua eta potentziaren kalitatea hobetzeko topologia aurreratuak (RECENER). ENE2004-07881-C03-00

Denboraldia:
2004-tik 2007 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Ministerio de Educación y Ciencia
Deskribapena:

Energia iturri berriztagarrietan barneratze handiago bat lortzeko, eta zeatz-meatz energia eolikoan , bihurgailu eolikoen hasierako kosteak murriztu eta hauen errendimendua handitu behar dira, horrela enpresen eta parke eolikoak ustiatzen duten erakundeen onura haundituz. Errendimendua haunditzeak errefrigerazio gailuen txikitzea dakar, eta beraz, sistema osoaren koste murrizketa.

Energia eolikoa gero eta gehiago erabiltzen denean, sare elektrikoan eta energiaren kalitatean eragin haundiagoa du. Energia eolikoarentzat arlo hau erabakigarria da eta beraz hobetu behar den helburua. Potentzia elektronika teknologia ezinbestekoa izango da helburu honetara heltzeko.

Proiektu honen helburua potentziadun topologia aitzindariak erabiltzean datza, errendimendua haundituz, sare elektrikoan konektatzearen kalitatea hobetuz eta energia eolikoan erabiltzen diren potentzia bihurgailuen kosteak murriztuz. Helburu hau lortzeko hurrengo arloak garatuko dira: energia eolikoa simulatzen duen plataforma oso bat garatu, energia bihurketa egiten duten topologia aitzindiriak aztertu eta sorgailu sinkrono eta/edo bikoitzdun elikadura duten sorgailu asinkronoekin ondoen dabiltzanak aukeratu, eta azkenik, benetako topologia optimoak eraiki simulazioan lortutako emaitzak egiaztatzeko.

Proiektu hau, Ministerio de Educación y Ciencia'ren dirulaguntzari esker egindako proiektu koordinatu bat da, UPV/EHU koordinadorea delarik eta , Cataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta Robotiker Ikerkuntza Zentroak parte hartzen dutelarik.