Eduki publikatzailea

Haize sorgailuetan aplikaturiko Bihurgailu Matrizialen azterketa. ENE2007-67033-C03-01/ALT

Denboraldia:
2007-tik 2010 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Ministerio de Educación y Ciencia
Deskribapena:

Proiektu honen helburua, aplikazio eolikoetan erabiltzen diren matrizial bihurgailuen funtzionamenduaren azterketa da. Matrizial bihurgailua AC/AC bihurgailu berritzaile bat da, gaur egun komunitate zientifikoaren interesa sortzen duena. Honek aurkezten duen arkitektura soluzio interesgarri bat izan daiteke aplikazio eoliko zehatz batzuetan. Honen arrazoia zera da, matrizial bihurgailuak bus jarraiko kondentsadorea ez du erabiltzen eta honek onura handiak dakartza, osagai hau gareztia eta askotan apurtzen den osagaia baita. Bihurgailu honek beste abantaila batzuk ditu, horien artean: bolumen eta pisu txikiagoa du eta gainera ingurumen gogorretan lan egin dezake, adibidez itsasoan. Proiektu hontan, aplikazio eolikoak kontutan izanik matrizialaren bidegarritasuna aztertuko da, horretaz gain beste lan batzuk burutuko dira:modulazio eta kontrol teknika desberdinak eta bihurgailuaren azpizirkuitoak aztertuz, bihurgailu honen sendotasuna hobetzea izango da helburu. Sendotasun hau aplikazio eolikoak izango ditu kontutan batez ere. Garatutako algoritmo desberdinak azken belaunaldiko osagaietan izango dira sintetizatuak, FPGAetan hain zuzen ere. Horretaz gain, zera da, matrizial bihurgailuak paralelon konektatu eta hutsegiten aurkako egitura lortzea aztertuko da.

Aipatutako proiektua beste honako hazpiproiektu bat da: “Estudio de convertidores de energía de baja tensión para reducción de costes y mejora de fiabilidad de sistemas de generación eólica (CEBATE)”. Azken proiektu honen partaideak hauexek dira: UPV/EHU, Catalunyako UPC unibertsitatea eta Robotiker Ikerkuntza Zentroa.