Eduki publikatzailea

Tekonologia fotovoltaiko aurreratuen garapena (ENSOL2). KK-2020/00077

Denboraldia:
2020-tik 2021 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (ELKARTEK programa)
Deskribapena:

Gaur egun fabrikatzen diren eguzki-panel fotovoltaikoen gehiengoa Txinatik dator; honek sistema fotovoltaikoen prezioen beherakada eragin du eta, aldi berean, energia mota honen erabileraren ikaragarrizko hazkuntza. Ondorioz, energia fotovoltaikoa datozen urteetarako proiekzio handiena duen energia iturria da. Bestalde, egoera honek Europako eta AEBetako enpresa ugari ixtea eragin du, panel fotovoltaikoen fabrikazioa Asiako herrialdeetara (batez ere Txinara) mugituz. Hori dela eta sektore honetan dauden aukerak beste lorpen edo jarduera batzuetatik datoz, esate baterako: panelak fabrikatzeko lerroen garapena, Balance Of System-ak (BOS), potentzia handiko alderanzgailu berriak, balio handia erantsitako aplikazioak, e.a. ENSOL proiektuan hasitako lanarekin jarraituz (Elkartek 2018-2019), proiektu honen helburua sektore honetan nazioarteko merkatuan diharduten euskal enpresei aukera bat ematea da erronka berri honi aurre egiteko. Horretarako, proiektu honetan ENSOL proiektuko 4 ikerketa lerro murgiltzen da ENSOL2 proiektua. Honako hauek dira deskribatutako ikerketa ildoak: 1. LCOE (Energia kostu mailakatuak) optimizatzeko teknologiak, 2. balio erantsi handiko aplikazioetarako eta integrazioetarako teknologiak, 3. Lerroko kontrolerako tresneria aurreratua, 4. BOS-Power bihurgailuak. Partzuergoa TECNALIAk (partzuergoko liderra), BCMaterialek, KONIKERek, MU-EPSek, TIMek (UPV/EHU) eta APERTek (UPV/EHU) osatzen dute. APERT ikerketa taldearen lana 4. Atalean kokatzen da, energia elektrikoa bihurtzeko bihurgailuekin lotuta.