Eduki publikatzailea

Hizki ezaguera automatikorako tresna

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2000-tik 2000 arte
Deskribapena:

Proiektu honetako tresnak luzera jakineko hizki segida bat irakurtzen du, irudi tratamendu tekniken bitartez. Irakurtzeko datuak argiztapen berezi batek ikusarazten ditu. Proiektu honetan, denbora errealeko irudi aurre-tratamendurako arkitektura elektroniko berri bat egin genuen. Non dauden ezagutzeko hizkiak ere topatzen du eta eremu hori irudi memoria batean gordetzen du. Geroago xede orokorreko prozesadore batek memoriaren edukia hartzen du eta irudiko hizkiak ezagutzen ditu. Ibermática, Ikusi, Hunolt, Euskaltel enpresa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila eta Ikerlan eta Robotiker zentro teknologikoen partzuergoak buruturiko beste proiektu are handiago baten barnean zegoen hauxe. Hauteskunde desberdinetan erabil zitekeen hautestontzi elektroniko bat egitea zen proiektu honen helburura. Bere bitartez zenbaketa automatikoki burutu eta eznahitako boto baliogabea eragozten zen.