Eduki publikatzailea

ILOTEN: Energia sistema hibrido bat isolamendura eraman

Denboraldia:
2008-tik 2009 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (Akitania-Euskadi elkarlaguntza)
Deskribapena:

Energia sistema hibrido (edo mikro-sare) baten barruan, energia iturri batzuk, berriztagarriak barne, zamak, biltegi-tresnak, bihurgailu elektriko edo elektronikoak, kontrolatzaile nagusi bat eta tokiko kontrolatzaileak egon daitezke. Mikro-sarea isolaturik ala sare nagusiari loturik ibil daiteke. Honako bi egoera hauen arteko aldaketak ere gerta daitezke: saretik deslotu eta isolaturik ibili, isolamendura pasatu dela medio, eta sarera birlotu, isolaturik tarte batean ibili ondoren. Proiektu honetan, lehenengo aldaketa, izan ere, isolamendura pasatu, ikertuko da.

Akitania-Euskadi Lankidetza Funtsak ematen dio diru-laguntza mugaz gaindiko lankidetza proiektu honi; Baionako Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA)-k ere parte hartzen du.