Eduki publikatzailea

Ibilgailu elektrikoarendako fase anitzeko propultsio-sistema banda zabaleko bihurgailuarekin (MultiphaseWBG). PID2020-115126RB-I00

Denboraldia:
2021-tik 2024 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Ministerio de Ciencia e Innovación
Deskribapena:

Proiektu honek autogintzako potentzia-bihurgailuen elementu esanguratsuenak eta horien kontrola ikertuko ditu. Proiektuaren helburu nagusia autogintza sektorearendako WBG erdieroaleetan eta lur arraro gabeko eta akatsen aurrean tolerantea den PMa-SynRM motorean oinarritutako potentzia kontrol unitatearen garapen integrala izango da. Honek etorkizuneko ibilgailu elektriko eta hibridoak potentzia-dentsitate handiagoarekin, eraginkortasun handiagoarekin, kommutazio-maiztasun handietan jarduteko gaitasunarekin eta akatsen aurreko tolerantziarekin funtzionatzeko gaitasuna emango die.

Laburbilduz, proiektu honen gai zehatzak honako hauek izango dira: 1) maiztasun eta tenperatura altuetan funtzionatzeko gai diren belaunaldi berriko banda zabaleko gailu erdieroaleen integrazioa, 2) driver zirkuitu espezifikoak sartzea, 3) izarrean konektatutako PMa-SynRM makinen askatasun gradu gehigarriak guztiz ustiatuko dituzten akatsekiko tolerantzia duten kontrol-estrategien ikerketa. Estrategia hauek potentzia bihurgailuan eta resolver-ean eman daitezkeen akatsen erreparaziorako kontrol berritzailea izango dute, 4) modulazio eta kontrol teknika aurreratuen ikerketa (bereziki abiadura handiko funtzionamenduan eta eraginkortasunaren optimizazioan zentratuta) eta 5) potentzia-modulu optimo baten diseinua die-n kokapen-paradigma berri baten bidez, induktantzia parasitoen murrizketa nabarmena ahalbidetuko duena, potentzia-bihurgailuaren funtzionamendu orokorra hobetuz. Ondorioz, autogintzarako hurrengo belaunaldiko abiadura handiko makina elektrikoetan (HSEM, High Speed Electric Machine) aplikatzeko potentzia-elektronika-soluzio oso bat aurkeztea espero da, hozte sistema oso sinplifikatuak eta osagaiak instalatzeko espazio mugatuak dituzten ibilgailuetan erabiliko dena.