Eduki publikatzailea

Ibilgailu elektrikoetarako inbertsore trifasikoen optimizazio energetikoa (OPTITAVE)

Denboraldia:
2013-tik 2014 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (Aquitania-Euskadi kooperazioa)
Deskribapena:

Gaur egun ibilgailu hibrido eta elektrikoen inguruan interes handia existitzen da, erregai fosilen aurrestu eta berotegi efektuko gasak gutxitzeko beharrengatik. Potentzia elektronika oso garrantzitsua de ibilgailu elektrikoan. Trakzio sisteman erabiltzen diren inbertsoreak efizientzia eta integrazio maila handitu, hozte sistema sinplifikatu eta kosteak gutxitu beharrean daude. Proiektu honen bitartez trakziorako potentzia konbertidoreetan hardware eta software berrikuntzen bidez, efizientzia, integrazioa eta kostea hobetu nahi da. Diseinu prozesuan denbora errealeko simulazioa erabiliko diseinu epea laburtzeko. Proiektu hau, Akitania-Euskadi kooperazio fondoekin egindako kooperazioa da, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bidarteko Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA) elkarlanean garatutakoa. Proiektu honetan CIC energiGUNE (partzuergoaren burua), IK-4 Ikerlan, IK-4 CIDETEC, TECNALIA R & I, AZTI-TECNALIA, kimika inorganikoaren saila, materiazko sintesiaren Institutoa, zientzia eta nabigazio tekniken zaila, makina eta ontzi-eraikuntza eta APERT taldea UPV/EHU-ko ingenieria elektronikozko sailekoa hartzen dute parte. APERT taldeak, itsasoko energian (eoliko eta olatuena) bimep frogak egiteko ahalmena, garatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, frogen erreferentziak egiteko zentroa, olatuen energiarentzako, eta flotatzailea den itsasoko energi eolikoentzako.