Puntutik punturako komunikazio seguruak boto elektroniko aplikaziotarako software librea erabilita
- Denboraldia:
- 2007-tik 2008 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- EJIE (UPV/EHU-EJIE 2007 hitzarmenaren barruko proiektua)
- Deskribapena:
-
Azken urteotan informazioen teknologien erabilera eguneroko bizitzan gorakada handia jasan du. Produktu askoren erosketa edo banku kontuen kudeaketa edozein lekutik egin daitezke internet erabilita. Etorkizun handia izan dezakeen teknologia hauen aplikazio bat boto elektronikorako erabilpena da. Horrela edozeinek edozein lekutatik eman lezake botoa garantia osoz. Bestalde, hain informazio fluxu handiak programa eta iturri-kodeen mugimendu librea sortarazi du eta horrela erabiltzaileek errazago lortu dezakete software hau. Baina abantailez gain, eragozpen batzuk ere agertu dira. Hainbeste informazio dabilela sareetan, gero eta delitu informatiko gehiago daude eta erabiltzaileen konfiantza asko jaitsi da. Proiektu honek komunikazio seguruak lortu nahi ditu, software librearen filosofia jarraituz, boto elektronikoak behar duen seguritate mailara ailegatzeko.