Eduki publikatzailea

DRM Plus. DRMko (Digital Radio Mondiale) puntako aplikazioak. S-PE05UN22

Denboraldia:
2005-tik 2006 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (SAIOTEK egitaraua)
Deskribapena:

DRM (Digital Radio Mondiale) irrati-barreiapen digitaleko teknologia berrien arlo erabakigarri biri eragin nahi die proiektu honek. Lehenengoa da irrati-barreiapen sistemen komunikazio elektronika arloa, hardware-software arkitektura konposatuak oinarri harturik. "Software Radio" delako teknologian oinarrituriko hartzaile baten lehen eredua, aurre-salgai, sortzea du helburu arlo horrek. 120 MHz-etik beherako bandetan lan egiteko diseinatuko da DRM hartzaile hori. Banda horietako DRM sareen plangintzarako sistemei zuzenduriko kanal ereduak sortzea da bigarren funtsezko arloa. Saiakuntzazko DRM sareetan egindako zelai-ikerketatik sortuko dira kanal eredu horiek. Aplikazio programa bat aurre-salgai ateratzea du helburu eredu horiek garatzeak, mota horretako sareen plangintza burutzeko asmoz, zelai-ikerketek eutsitako ereduak oinarri harturik. Proiektu honetan Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioen taldearekin, burua dena, elkarlanean ari gara.