Sare domotiko eta industrialetarako segurtasuna. S-PE07UN01
- Denboraldia:
- 2007-tik 2008 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (SAIOTEK programa)
- Deskribapena:
-
Proiektu honen helburu nagusia pribatasun eta segurtasun metodorik aitzindarienak ikertzea da, ondoren hauek industria eta domotika sareen komunikazio estandar berrietan aplikatzeko, sare hauek berehala gure etxe, industri eta erakunde esparruetan hedatuta egongo dira eta. Proposatzen dugun berrikuntzak sistema digitalen diseinurako teknikarik aurreratuenak erabiltzean dauka oinarria, horrela gaur egungo zifratze eta autentifikazio sistemen eskakizunak asetzeko diseinu aukera egokiak lortu ahal izateko, bai ikuspuntu teknikotik eta baita ekonomikotik ere. Honako bi sare industrial eta domotikoetan segurtasun eta pribatasun ezaugarriak eranstea proposatzen da: Ethernet eta KNX/EIB.