Eduki publikatzailea

Sistema autonomo hutsegite-toleranteak modu dinamikoan birkonfiguragarriak diren osagaietan oinarrituta. TEC2010-21196-C02-01

Denboraldia:
2011-tik 2011 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Deskribapena:

2007. urtean Steinerek 9 autonomia mailatako hierarkian oinarritutako lan-metodologia bat proposatu zuen zirkuitu elektroniko moduan inplementatutako Konputazio Sistema Autonomoak (KSA) diseinatzeko. Maila bakoitzak funtzionalitate berriak gehitzen dizkio aurrekoari. Hierarkia hau autonomiarik gabeko mailan (0 Maila) hasi eta estimulu baten aurrean eman beharreko erantzunen ikaskuntza autonomora ailegatzen da (8 Maila). Tarteko mailen artean hauek daude: zirkuituen sintesia, lekutzea eta konexio autonomoa (3 Maila) eta barne eta kanpo baldintzen aurreko azterketa, ebaluazioa eta erantzunen aplikazio sistematikoa (6 Maila). Steinerek KSAen inplementazioa bideragarria dela frogatu zuen, baina autonomia osoa lortzeko funtzionalitate asko alde batera utzi zituen. Hauetariko bat silizioan gerta daitezkeen hutsegiteak toleratzea litzateke, integrazio maila handitu ahala gero eta erabakigarriagoa dena industrian. Proiektu honetan hutsegite bat gertatutakoan bere elektronika birkonfigura dezakeen eta, berez, funtzionalitatea mantendu dezakeen, sistema Sistema Autonomo Hutsegite-Tolerantea (SAHT) deritzogu. Proiektuaren helburu nagusia 3 Mailako SAHT sistema baten definizioa da.