Eduki publikatzailea

Potentzia txikiko airesorgailuen energia erauzketaren optimizazioa

Doktoregaia:
Iñigo Kortabarria Iparragirre
Urtea:
2013
Zuzendaria(k):
José Luis Martín, Jon Andreu
Deskribapena:

Teknologia minieolikoa gehienez 100 kWetako potentzia nominala duten airesorgailuez dago osatua. Aurreikuspenak oso onak badira ere, industria minieolikoaren garapenak ez du oraindik eolika konbentzinalak duen maila lortu. Hau horrela izatearen arrazoi nagusietako bat airesorgailu txikiak eraginkortasun baxuak dituztela da. Arazo honi aurre egiteko nahian, azkenenengo urteetan soluzio tekniko ezberdinak dituzten haize erroten prototipoak ugaritu dira merkatuan. Halaber, airesorgailu txikien kontrolaren hobekuntzak ere hauen eraginkortasuna handitzen lagunduko dute. Kontutan izan behar da airesorgailu txikien ezaugarri bereziek asko zailtzen dutela hauen kontrola era optimoan egitea. Zentzu honetan, tesi honek potentzia maximoaren puntuaren jarraipena egiteko algoritmo berri bat aurkeztu du. Algoritmo berri honen ezaugarri nagusia turbina eolikoan eman daitezkeen aldaketei ondo egokitzen dela da, airesorgailuaren eraginkortasuna hobetuz. Horretaz gain, sarera bidalitako korrontearen kalitate ona eta dinamika ona uztartzen dituen alderazgailuarendako kontrol eskema bat proposatu da. Bestalde, diseinatutako algoritmoak airesorgailuan frogatu aurretik balioztatu behar dira. Tesi honek esparru honetan ere ekarpenak egin ditu entsegu banku bat eta denbora errealeko simulazio plataforma bat aurkeztuz. Airesorgailu osoa simulatzeko asmoz, potentzia bihurgailuen portaera simulatzeko oso baliagarriak diren bi interpolazio teknika berri aurkeztu dira. Lortu diren emaitzek diseinatutako kontrol algoritmoen ezaugarri garrantzitsuenak balioztatzeko erabili dira.