Eduki publikatzailea

Etherneten gaineko, PRP eta HSR, erabilgarritasun handiko automatizazio sare industrial erredundantetako bilben kontrola

Doktoregaia:
José Angel Araujo Parra
Urtea:
2015
Zuzendaria(k):
Jesús Lázaro
Deskribapena:

Komunikazio sareak eta Ethernet sareak bereziki, eremu ezberdinetara hedatu dira, ez bulego informatikan soilik, haien azken konkistetako bat azpiestazioetako automatizazio industrialeko sareak izan dira. Berriki argitaratutako IEC 61850-90-4-k sorkuntza eta banaketa elektrikoko plantetako komunikazio sareen eta automatizazio sistemen ingeniaritza ildoak ezartzen ditu. Estandar honek, PRP eta HSR (IEC 62439-3-an definituak) protokoloekin Ethernet proposatzen du azpiestazioko Estazio eta Prozesu Busetan erabiltzeko estandar mundiala bezala. Protokolo hauek berreskuratze denbora zero izateagatik bereizten dira, hau da, sarean oker bat gertatuz gero komunikazioa ez da mozten eta informazio trama bat ere ez da galtzen. Konexio beroa (hot-plugging) ezaugarri aparta ematen dute, honek sarearen eta gainerako dispositiboen operazioa gelditu gabe elementuak konektatzeko eta deskonektatzeko aukera ematen du.

Trama bikoiztuak bide desberdinetatik bidaltzean datza haien funtzionamendua, horrela edozein arrazoigatik horietako bat galtzen bada, bestea heltzen da. Erabilgarritasunaren handiagotze honek bere ordainak ditu, haien artean tramen gestioan eta prozesamenduan lana areagotzen da; bereziki lan berri bat agertzen da: trama bikoiztuen ezabapena. Gainera, protokoloek beraiek sartutako trama bikoiztuak ez ezik, beste trama mota bat ere agertzen da: zirkulatzailea, sarearen begizta batean trama batek buelta osoa ematen duenean eta portu beretik berriro heltzen denean agertzen da trama mota hau. Nahastutako estandarrek ez dute esaten nola egin behar den bikoiztuen eta zirkulatzaileen eliminazioa, baina denbora eta funtzionamendu kondizio zorrotzak ezartzen dizkiete trama detekzio metodoei erabilgarriak izateko.

Tesi lana honetan errekerimendu horiek analizatzen eta ikasten dira latentzia, errendimendu edo fidagarritasun parametroetan sakontzen. Betetzen dituzten trama detekzio metodoak proposatzen dira, hauek azpiestazio edo sorkuntza eta banaketa elektrikoko planten automatizazio sareetan PRP eta HSR erabili ahal izateko. Garatutako metodoak erabilgarritasun handiko sare mota hauetarako komunikazio tresnetan integra litezke. Azpiestazioetan erabiltzeko, protokolo hauei ezarritako baldintza zorrotzek, beste aplikazioetarako baliagarri bihurtzen dituzte, erabilgarritasun handiko baldintzak berdinak edo malguagoak izanez gero.