Eduki publikatzailea

Design and Development Procedure of HTS Superconducting Solenoids and their Application for Microwave Sources for Fusion and Other Power Devices

Doktoregaia:
Santiago Sanz Castillo
Urtea:
2013
Zuzendaria(k):
José Luis Martín, Luis Garcia-Tabarés Rodriguez
Deskribapena:

Tenperatura kritiko handiko supereroale materialek eta crycoolerek (hozkailu kriogenikoek) eremu askotan erabil daitezkeen bikote bat osatzen dute. Eremu horien artean, oro har, potentzia gailuak nabarmendu daitezke eta, bereziki fusioan erabiltzen diren mikrouhin elikadura iturriak. Tesi honen ardatza lehen belaunaldiko supereroale hariaz egindako tenperatura handiko solenoideak ikertzea da. Konfigurazio honek behar adina malgutasuna du eskuragai dauden materialak eta aplikazio aipagarrienak lortzeko.

Tenperatura handiko supereroankortasunaren aurkikuntza duela 25 urte baino lehenagokoa da. Hasiera batetik, bere ahalmen nabarmena goraipatu zen eta itxaropen handiak aurreikusi ziren. Baina, aldi berean, benetako aplikazioetan erabil zitezkeen harien lortzeko prozeduraren oztopoak gutxietsi ziren. Gaur egun, eskuragarri daude supereroale hariak, baina hauen prezioa oso garestia da eta, gainera, aplikazio praktikoetan froga gabekoak dira oraindik. Esan bezala, jadanik badaude prototipoak eta hasiberri aplikazio praktikoak, baina, aldi berean, hauek ez daude behar bezala eraturik eta ezta ere hauen fabrikazio prozedurak eta diseinu tresnak estandarizaturik.

Tesi honen beste euskarria neurri txikiko crycoolerak dira. Jadanik, eskuragarri daude komertzialki era fidagarri baten. Eskuragai daude beste aplikazio batzuetan erabili direlako, adib. hutsune-bonbak. Aplikazio hauetako crycooleren efizientzia txikia da (Carnot zikloarekin alderatura). Guzti honek kriostatoaren diseinu arduradun bat eskatzen du, eskuragarri dagoen hozte-sistemaren potentzia urria baita.

Tesi honetan tenperatura handiko haril supereroaleen diseinuarekin, fabrikazioarekin eta entseguarekin zerikusia duten aspektu guztietan sakondu da, haril hauek hozte-sistema gisa crycoolerak erabiltzen dutelarik. Egilearen helburua aplikazio praktikoen garapena erraztea eta azkartzea izan da.

Tesiaren orientazioa ez da izan bakarrik teorikoa, praktikotasuna ere garatu baita. Hotz-lehorra erabiltzen duen kriostato hozte-sistema bat muntatu da. Sistema honek crycoolerak erabiltzen ditu baina hozte fluidorik gabe. Era berean, double pancake erako haril handiak eraiki dira, eta azkenik, benetako aplikazio bateko haril baten sekzio adierazgarri bat eraiki eta entseatu da, guzti honen emaitzak pozgarriak izanik.