Hardwarra deskribatzen duen VHDL lengoaian oinarriturik, diseinu metodologia eta simulazio ingurunea lortu, trenen komunikazioetako arauak (IEC 61375-1) jarraituz. TIC2001-0062
- Denboraldia:
- 2002-tik 2004 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Ministerio de Ciencia y Tecnología
- Deskribapena:
-
Azken urteotan komunikazioen sareek izan duten garapena era guztietako arloetan izan dute eragina. Bereziki, garraio arloan hainbat eta hainbat europear proiektu egiten hari dira, europako Telematikako Aplikazioen Programan (DG XIII) barruan, hain zuzen ere. Trenen arloari dagokionez, tren barnean komunikazio sistema baten beharra nabarmena dela nabaritu da, eta sistema honen bitartez trenaren subsistema elektroniko guztiak konektatzea lortuz. Era honetan , bi hobekuntza lortuko lirateke: bata, dispositiboen eta banaturiko kontrola duten arkitekturen interkonexioa lortzea, eta bestea, beste kanpoko sareekin interkonexioa erraztea. Sistema hau, arestian onarturiko IEC 61375-1 arauan oinarriturik dago, baita TCN (Train Communication Network) izenarekin ere ezagutua.
Honen ondorioz, arau honetara egokitzen diren zirkuitu berriak garatzearen beharra agertu da, eta aldi berean arau honek eskaintzen dituen posibilitateei zukua ateraz. Hau guztia lortzeko, diseinu elektronikoan oinarritzen den VHDL lengoaia estandara erabiliz, diseinu metodologia bat beharrezkoa da zirkuituak egiteko eta baita balidatzeko ere. Aldi berean, simulazioko ingurune birtual bat egin nahi da diseinatutako zirkuituak era erraz eta eraginkor baten egiaztatzeko. Beraz, proiektuaren helbururik garrantzitsuena ingurunue hori garatzea eta TCN sarearentzat esandako metodologia esartzea izango da.
UPV/EHU’ko irakasleez gain, proiektu honen ikerketa taldea hurrengo partaideek osatzen dute: Zaragozako Unibertsitatean dagoen Goi Eskola Politeknikoko irakasleek eta CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A) enpresako profesionalek.