Eduki publikatzailea

SETEMAR: Itsas baliabide berriztagarriek sortutako energiaren tentsio altuko eta ertaineko transmisiorako sistema elektronikoa. UE09/02

Denboraldia:
2009-tik 2011 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Euskal Herriko Unibertsitatea - Robotiker fundazioa (Unibertsitate-Enpresa proiektua)
Deskribapena:

Proiektu honen helburu nagusia itsas energiaren transmisiorako korronte jarraiaren erabilpenaren bideragarritasun analisia da. 50 km-tik beherako luzerako urpeko kableen bitartez egindako energi transmisioak aztertuko dira bakarrik. Distantzia hau, gaur egun, korronte jarraiko energia transmisiorako ekonomikoki bideragarria den limitea da. Helburu nagusi honen barnean, punturik deigarrienak itsasoan dagoen AC-DC estazio bihurgailuaren eliminazioa, tentsio ertaineko korronte jarraiko sistemen erabilpena eta 200 A-tik beherako tentsio ertainendako (4 kV eta 33 kV artean) babes ekipamenduaren erabilgarritasuna dira. Airesorgailuari tentsio ertaineko bus bat zuzenki konektatuko zaio eta ondoren aztertu eta simulatuko da. Eskala txikiko prototipo bat eraikiko da.