Eduki publikatzailea

PTP-PRP-HSR sareko maketa, ekoizle anitzen arteko probetarako (PETEP). US13/13

Denboraldia:
2013-tik 2015 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Euskal Herriko Unibertsitatea - System-on-Chip engineering, S.L. (Unibertsitate-Gizartea proiektua)
Deskribapena:

Industria aplikazioetarako komunikazio-sareak, besteak bezala, bertan behera uzten ari dira puntu-punturako eta zirkuitu-trukatze teknologiak, pakete-trukatzea aukeratuz. Azken horrek hobeto aprobetxatzen du banda-zabalera eta kostuak murrizten ditu. Hala eta guztiz ere, industria sareek denbora errealean lan egin behar dute eta ziurtasunik handiena eman, gehienetan erredundantzia fisikoaren bidez. Betebehar horiek eragozten dute ohiko pakete-trukatzea, Ethernet, erabiltzea, aldaera arruntean. Ethernetek denbora errealean eta erredundantziapean jokatzea ahalbidetzeko asmoz, PTP (Precision Time Protocol), PRP (Parallel Redundancy Protocol) eta HSR (High-availability Seamless Redundancy) arauak argitaratu dituzte. Hain zuzen ere, azken hori aukeratu dute kontrol eta komunikazio egituraren barne, energia sortzeko eta banatzeko sareetarako. Gakoa da horiei autonomia emateko (sare adimendunak). Dena dela, arau horiei egokituriko sistema elektronikoak garapen-aldian dabiltza, heldutasunera oraindik iritsirik ez. SoCe (System-on-Chip engineering) enpresak PTP, PRP eta HSR modulu batzuk diseinatu ditu. Proiektu honetan, maketa bat muntatu nahi dugu, eta proba egokiak burutu, SoCe-ren eta beste enpresa batzuen tresnen eta diseinuen arteko bateragarritasuna egiaztatzeko asmoz.