
banner top

Deialdi publikoetan finantziatutako I+G proiektuak
HiVEP: Hurrengo belaunaldiko ibilgailu elektrikoarentzako eraginkortasun handiko goi-tentsioko eragile-elektriko modular multifasikoa
- Denboraldia:
- 2025-tik 2028 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa.
- Deskribapena:
-
Proiektu honetan, automozioko potentzia-bihurgailuen elementurik adierazgarrienak eta haien kontrola ikertzen dira. Proiektuaren helburu nagusia da automozioaren sektorerako teknologia modularretan eta multifasikoetan oinarritutako goi-tentsioko eragile-elektriko baten garapen integrala lortzea. Honek eraginkortasun holistiko handiagoa, fidagarritasun handiagoa eta akatsekiko tolerantzia handiagoa emango die etorkizuneko ibilgailu elektrikoei, eta gaur egungo karga azkarreko estazioekin elkarreragingarritasuna bermatuko du. Laburbilduz, proiektu honek berrikuntza hauek ditu: (1) goi-tentsioko eragile-elektriko multifasiko bat diseinatzea eta garatzea, behe-tentsioko diseinu modular batean oinarritua eta holistikoki eraginkorra, akatsekiko tolerantziarekin, birziklatutako lur arrarodun imanak dituen IPMSM bat duena; (2) kontrol optimoko teknikak ikertzea, DC-link-aren tentsioa doituko dutenak eragile-elektriko osoaren eraginkortasuna operazio-puntu multzo zabal batean optimizatzeko, modulu aktiboen kopurua edozein dela ere; (3) hutsegiteekiko tolerantzia duten kontrol-estrategien ikerketa. Estrategia horiek guztiz ustiatuko dituzte sistema multifasikoen askatasun-gradu gehigarriak, eta erraz eskalatu eta egokitu daiteke eragile-elektriko modularraren egitura batera; (4) DC kargagailu azkar modular ontziratuendako kontrol-estrategiak ikertzea. Kontrol-estrategia horrek BMSaren eta karga-estazioaren arteko interfaze gisa jardungo du, lehenak finkatutako karga-profilak doituz eta bigarrena kontrol koordinatuaren bidez aginduz.
Emaitza gisa, potentzia-elektronikako soluzio oso bat aurkeztea espero da, hurrengo belaunaldiko automozioko goi-tentsioko eragile-elektrikoetan aplikatzeko, karga ultra-azkarreko gaitasunak dituzten ibilgailuetan