Autoa Karosekin partekatzea
ZER DA?
Unibertsitate-komunitate osoari irekitako ekimena, ibilgailu partikularrak partekatzeko eta campusera modu zuzenagoan, merkeagoan eta iraunkorragoan iritsi ahal izateko.
Aplikazio informatiko baten bidez, Arabako Campuseko zentroetara joan-etorriak beren ibilgailu pribatuan egin ohi dituzten eta partekatzeko interesa duten pertsonen arteko topaketa errazten du zerbitzuak, joan-etorriak optimizatuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz.
HELBURUAK:
- Eguneroko joan-etorrietan dirua aurreztea.
- Denbora aurreztu eta unibertsitatera bidaiatzea zuzenean, garraio-aldaketarik gabe.
- CO2 emisioak eta aparkalekuaren gaineko presioa murriztu.
- Unibertsitateko jende berria ezagutzea bidean.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Iraupena: 2026ko otsailak 9 – abuztuak 9
Karos aplikazio sinple eta adimentsua da, erabiltzaileak beren ibilbidearen eta ordutegiaren arabera automatikoki lotzen dituena:
- Gidari edo bidaiari gisa bidaiatu aukera dezakezu.
- Autoa norekin partekatu aukeratu dezakezu.
- Bidaiak aldez aurretik planifikatu ditzakezu.
- Dena app-tik kudeatzen da: plangintza, komunikazioa eta konpentsazio ekonomikoa.
Horretarako, Karos app-a deskargatu behar da, posta elektroniko batekin erregistratu eta datuak osatu, etxeko helbidea, unibertsitatearen helbidea eta ohiko ordutegia adierazi. Ondoren, bidaia-proposamenak jasoko dira, eta bidaia-eskaerak bidali edo onartu ahal izango dira.
Ordainketa guztiak automatikoki kudeatzen dira aplikazioaren bidez. Gidariek konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute bidaiari bakoitzeko, app-aren diru-zorroan pilatzen zaiena. Hilaren 15ean, metatutako zenbatekoa banku-kontura bidaltzen zaie.
Lortu abantailak EHUko erabiltzaile moduan!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/mugikortasun-jasangarria