info_alimentacion

Elikadura

Elikadura on bat sustatzea, jarduera-fisiko erregularrarekin batera, osasunaren bermeetako bat da. Zentzu horretan UPV/EHUk hainbat estrategia garatu ditu: lehenik,  elikagaien xahuketaren aurkakoa; bigarren, elikagaien eskaintza osasuntsura bideratutakoa; eta, azkenik, elikagaien segurtasuna eta kalitatearen inguruko formakuntza eta ikerketa garatzekoa.

Lehen estrategiaren baitan koka daiteke Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformarekin bat egin izana (2020ko azaroan).

https://zerodespilfarro.elika.eus/plataforma/

Elikagaien eskaintza eta kontsumoa, eta elikagaien inguruko lehentasunak aztertzeko ikerketak gauzatzen ari dira ere bai. Sukaldaritza-erakundeen diagnostikotik erator daitezke erabaki-hartze prozesu konzienteagoak, baita osasuntsuagoak ere.

 Food Talks ERAMUS proiektua Farmaziako kafetegian - Proiektuak bezeroei aukera etikoagoak, ingurumenaren babesarekin kontzienteagoak eta osasungarriagoak eskaini nahi dizkieten sukaldaritza-erakundeen diagnostikoa, hausnarketa eta erabaki-hartzea ahalbidetzen du.

 

CAMPUS BIZIA LAB PROIEKTUAK

Campus Bizia Labeko zenbait proiektu sortu dira campuseko irakasleen eskutik edo campuseko langileen partehartzearekin garatutakoak; azken hauen artean elikagaien eskaintza eta kontsumoaren analisia, eta berau eskuragarri egoteari buruzko ikerketa egiten duena da.

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/elikagai-eskaintza-kontsumoa

Elikagai osasuntsuez hitz egiteko, ezinbestean elikagaien segurtasuna eta kalitatea bermatu behar dira. LASEHUk Zentzumen Analisia Laborategian guzatzen du bere lana, hain zuzen ere. EHU baitako elkarte honek lan egiten du unibertsitate-komunitatearengana iritsi nahian; Gasteizko hainbat erakunderekin batera Nekazaritza Agroekologikoko Azokak antolatzen ditu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategia (LASEHU)

Azoka agroekologikoa Arabako Campusean

Campusean ikasleek jasangarritasunaren inguruan duten pertzeptzioa neurtzeko beharra ikusi da; hortik abiatuta, graduetan "Garapen iraunkorra eta erantzukizun soziala" zehar-gaitasuna lantzeko aukerak baloratu nahi dira. Proiektu honen abiapuntua campusean eskaintzen den Giza-Nutrizioa eta Dietetika Graduko esperientzia pilotoa da, egun garatzen ari dena.

IRAUNCAMPUS