EHUskARABANda

#Kafetapintxo2: sarean zientzia dastatzen

KafeTaPintxo topaketa Arabako campuseko ikerlari euskaldunen bilgunea bihurtzea da gure helburua, bertan ikerlari euskaldunen sarea indartuz. Hori horrela, iaz “ikertzaile euskaldunak eta euskara ikerkuntzan gogoetarako abiapuntu bat” izan nahi zuen eta aurten aldiz, SAREAri erreparatu nahi diogu. Zertarako behar dugun ikerlari euskaldunen sare bat, zelako sarea nahi dugun eta zabal diezaizkiguken aukeren inguruan eztabaidatuko dugu.

Ezaugarriak:

Data: 2017ko azaroaren 30a, osteguna

Tokia: Gasteizen, UPV/EHUren Arabako Campuseko pabilioiko kafetegian.

Ordutegia: 12:00-14:30

 

Egitaraua:

12:00 Ongi etorria

12:10 Ikertzaileen sarearen garrantziaz.

           Miren Josu Omaetxebarria. UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea. Ikergazte kongresuko koordinatzailea.

12:30 Arabako Campuseko euskara eta euskaldunak

           Itziar Txurruka. UPV/EHUko Arabako Campuseko Euskara Zuzendaria, ikertzaile eta irakaslea.

12:40 Zer da sarea?

           Josu Lopez Gazpio. Kimikan doktorea eta zientzia-dibulgatzailea.

12:50 World cafe dinamika:

           Sarea zertarako

           Euskaldunen sareak

           Sarea nola

14:00 Ondorioak eta pintxo jana.

Parte hartzea irekia da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Egin hemen: ehuskarabanda@ehu.eus

 

 

EKOLINGUA SAIOA

Euskara lehenestea diskriminazioa da? Zer da "errespetua"? Nola areagotu euskararekiko atxikimendua? Posible da hizkuntzak sailkatzea: zailak edo errazak, politak edo itsusiak, garrantzitsuak edo garrantzirik gabeak…? Zer dira arnasguneak? Euskaraz bizitzeko borondate edo nahimen handiagoa behar da? Hizkuntza-aniztasuna ona da edo txarra?... Galdera horien eta gehiagoren erantzunak bilatuko ditugu hizkuntza-ekologiaz hizketan: Ekolingua jolasaren bidez, giro onean eta atseginean, zu bezalako beste gazte eta ikasle batzuekin.

Animatu! Zatoz euskaraz eta hizkuntzez hitz egitera!

Eguna: azaroaren 14an, asteartean.

Ordutegia: 18:00-20:30.

Lekua: Arabako Campuseko Pabiloian.

Oharrak:

  •  Komeni da aurretik izena ematea, hemen.
  •  Ekolingua solas-jolasaren gainean, hemen.