IKASI INGELESA ETA BERRIKUSI ZURE TESTUAK ARABAKO CAMPUSEAN
EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak unibertsitate-komunitatearen etengabeko prestakuntza sustatzen duten jarduerak sustatu nahi ditu, ingeles teknikoaren/akademikoaren ezagutzan eta erabileran. Era berean, interesgarritzat jotzen du hizkuntza hori Lingua Franca gisa ikastea. Ikasleen eta langile eleanitzen beharrak hazi eta dibertsifikatu egin dira Arabako zentroetan. Garrantzitsua da ingelesaren presentzia indartzea graduko eta graduondoko ikasketetan eta ikerketa-lanetan, baita ikasleen eta langileen mugikortasuna ere; besteak beste, unibertsitate-komunitateak hizkuntza horretan hizkuntza-gaitasunak garatzeko prestakuntza behar du. Helburu horrekin, Arabako Campuseko Errektoreordetzak 2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekorako jarduera-eskaintza antolatu du. Jarduerak honako hauek dira:
INGELESEKO TAILERRAK -
Mintegi bakoitzeko parte-hartzaile kopurua: gutxienez 8, gehienez 25.
Formatu bimodala (presentziala+urrunekoa).
1-Start from 0
Hastapen-ikastaro honek hizkuntzaren oinarrizko nozioak erakutsiko dizkie parte-hartzaileei, gramatika-egiturak barne, ingelesez oinarrizko modu ulergarrian komunikatzeko tresnak izan ditzaten. Ikaskuntza-prozesua dinamizatzeko pentsatuta dago, bereziki esperientzia-geletako ikasleena, baina baita ingelesa ikasten hasi behar duen edonorena ere.
BIMODALA: ONLINE EDO AURREZ AURRE, ZEUK AUKERATZEN DUZU
HELBURUA: Oinarrizko ingelesa ikastea komunikatzen hasteko eta ikaskuntzarekin jarraitzeko.
ONURADUNAK: Esperientzia gelak. Administrazioko langileak. Ikasleak.
MAILA-BALDINTZAK: Ez dago, ikastaroak oinarrizko nozioak eskaintzen ditu.
IRAUPENA: 9 ordu (1,5 orduko 6 saio)
ORDUTEGIA: osteguna 13:30-15: 00
EGUTEGIA: apirilak 16, 23; maiatzak 7, 14, 21, 28
LEKUA: Elurretan, gela zehazteke
Izena emateko epea - 2026ko apirilaren 16ra arte
2-TED Text and Video Training: Vocabulary, Pronounciation, Listening
Hiztegia, ahoskera eta entzuteko trebetasuna dira erabiltzaileen hizkuntza-maila adierazten dutenak. Lantegi honetan arlo oso zehatz bateko alderdi hauek jorratuko ditugu: arlo profesionala.
HELBURUA: Parte-hartzaileek gai akademiko eta/edo zientifiko interesgarriei buruzko TED bideoak aztertuko dituzte. Horrela, entzumen-ulermena eta ingelesezko hiztegia hobetzeaz gain, hiztegi teknikoaren ahoskera praktikatu ahal izango dute audio-transkripzioak erabiliz, bai eta gainerako ikasleek aurkeztutako galderei erantzun ere. Horrela, eremu profesionaleko audioak/testuak ulertzeaz gain, emaitzen aurkezpen egokia egiten eta unean bertan egindako galderei erantzuten ere ikasten dute.
BIMODALA: ONLINE EDO AURREZ AURRE, ZEUK AUKERATZEN DUZU
ONURADUNAK: Arabako Campuseko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta ikertzaile kontratatuak.
MAILA-BALDINTZAK: Gutxieneko ingeles-maila B1 edo B2 maila baxutik hurbil egon behar da, hau da, ingeles-maila nahiko arina. Horrek esan nahi du ingelesa ahoz eta idatziz ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko gai izan behar dela.
IRAUPENA: 9 ordu (1,5 orduko 6 saio)
ORDUTEGIA: ostiraletan 12:00 – 13:30
EGUTEGIA: martxoak 27; apirilak 17, 24; maiatzak 8, 15, 22
LEKUA: Elurretan, gela zehazteke
Izena emateko epea - 2026ko martxoaren 27ra arte
INGELESEKO TESTU ZIENTIFIKOAK BERRIKUSTEKO ZERBITZUA, TUTORETZAREKIN.
Zientzia gizarte jarduera bat da, non komunikazio prozesuek funtsezko zeregina betetzen duten. Izan ere, ikertzailearen eginkizun nagusietako bat da bere jarduera zientifikoaren emaitzak ematea argitara ikuskapen eta kalitate estandar altuko aldizkarietan. Horretako, arauak eta jarraibideak ezartzen dira, ikertzaile ona izateko ezagutu behar direnak. Gaur egun ingelesa da komunikazio hizkuntza nagusia zientziaren alorrean eta, beraz, diskurtso zientifiko‑teknikoa hizkuntza horretan menderatzea funtsezko gaitasuna da ikerketa jarduera burutzeko eta emaitzak ezagutza zientifikora gehitzeko.
Adierazitakoagatik guztiagatik, Arabako Campuseko Errektoreordetzak erabaki du abian jartzea, deialdi espezifikoaren bitartez, Ingeleseko Testu Zientifiko-Akademikoak (GrAL eta MAL barne) berrikusteko zerbitzua, tutoretzarekin , Arabako Campuseko kideei zuzendua.
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 12an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da, edo data hori baino lehenago aurrekontua agortuko balitz.
Info gehiago HEMEN
Iradokizunen postontzia
Konta iezazkiguzu datorren lauhilekorako hizkuntzak ikasteko dituzun ideiak eta premiak, ikastaro berriak … eta bidali gure helbide elektronikora: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus.
Mila Esker!