Eduki publikatzailea

compartir_coche

AUTOA PARTEKATU

AUTOA KAROEKIN PARTEKATZEA

Autoa partekatzeko proiektua UPV/EHUk unibertsitateko komunitatean autoaren erabilera arrazionalagoa sustatzeko duen borondatetik sortu da. Zerbitzua Arabako campusera joan-etorriak ibilgailu pribatuan egin ohi dituzten eta hura partekatzeko interesa duten pertsonen topaketa erraztean datza.


HELBURUAK

  •  Unibertsitateko komunitateari beste aukera bat ematea joan-etorrietan, mugikortasunaren iraunkortasun-neurriak kontuan hartuta.
  •  Ibilgailu pribatuek sortutako energia-kontsumoa eta karbono-aztarna murriztea.
  •  Espazio publikoaren erabilera hobetzea.


NOLA SARTU ZERBITZUAN?

Sartu Karoseko webgunean, deskargatu app-a eta jarraitu zure erabiltzailea UPV/EHUrekin lotzeko jarraibideak:

  1. Deskargatu Karos aplikazioa https://www.karos.es/webgunetik.
  2. Sortu kontu bat, unibertsitaterako ibilbidea, ordutegiak eta abar adieraziz.
  3. Sartu zure enpresaren datuak: Joan kontura > Nire enpresa

Gidariek laguntzaile bakoitzeko dirua jasoko dute, eta horiek, era berean, egunean 2 bidaia doan egiteko aukera izango dute.


NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Zerbitzu honen bidez, zure antzeko bidaia bat egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko dituzu. Zure lehentasunak zein diren ikusiko duzu, autoa duten ala ez, bidaiaren arrazoia eta maiztasuna, etab. Aplikazioan zure beharretara egokitzen diren proposamenak ikusiko dituzu, eta gehien interesatzen zaizuna aukeratuko duzu.

Gainera, aukera ona izango da Arabako Campuseko Errektoreordetzak Elurretako Gelategiaren ekialdean TAOa ordaindu gabe gaitu duen aparkalekura sartzeko.

Informazio osagarria