HIZKUNTZA LABORATEGIA ARABAKO CAMPUSEAN (2016/2017)

Arabako Campusaren Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Multimedia Laborategiak 28 postu eskaintzen ditu, denak ere hizkuntza modernoen autoikaskuntza interaktiborako programa aurreratuenekin hornituak.

Aipatutako mintegietako batean izena ematen dutenek instalazio horiek erabili ahal izango dituzte TELL ME MORE programarekin lan egiteko eta laborategiko tutoreari kontsultak egiteko. Halaber, aukera dago soilik jarduera honetan izena emateko, gainerako jardueretan izena eman beharrik gabe.

HELBURUA: autoikaskuntzaren bidez, hizkuntzarekin lotutako ezagutza orokorrak hobetzea (ingelesa, frantsesa eta/edo alemana), modu autonomoan: ahoskera, hiztegia eta gramatika.

ORDUTEGIA:   Astearteetan eta Ostiraletan: 15:30etatik 17:00etara

EGUTEGIA:

Lehen lauhilekoa:

  • Urria: 3,6,10,17,20, 24, 27,31
  • Azaroa: 7,10,14,17,21,24,28
  • Abendua: 1,12, 15

Bigarren lauhilekoa:

  • Otsaila: 2,6,9,13,16,20,23,27
  • Martxoa: 2,6,9,13,16,20,23,27
  • Apirila: 10,13, 17, 20, 24, 27
  • Maiatza: 4, 8, 11, 15, 18

 

LEKUA: Letren Fakultateko 1.51 laborategia.

ONURADUNAK: Arabako Campuseko ikasleak, irakasle-ikertzaileak, ikertzaile kontratatuak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Ez da gutxieneko ingeles mailarik eskatzen.

Salneurria:    Hizkuntza/lauhileko tasa: 10€

Matrikulazioa:2017/2018 ikasturteko matrikula zabalik egongo da urriaren 1etik aurrera, maila guztietan (A1etik C1era). Matrikula laborategian bertan egin daiteke, zabalik dagoen orduetan, edo Internet bidez  HELBIDE HONETAN

Email: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus