Badator EHUazoka, UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka
Badator EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientaziorako Azoka! Aurten formatu birtualean izango da, eta 400 zuzeneko saio baino gehiago antolatu dira, etorkizuneko ikasleek gradu eta sarbideari buruzko zalantza guztiak argitzeko. Urtarrilaren 30ean irekiko ditu ofizialki ateak, eta otsailaren 17an itxi, baina gaurko 12:00etatik aurrera plataforman nabigatu ahal izango da.