IKASI INGELESA ETA BERRIKUSI ZURE TESTUAK ARABAKO CAMPUSEAN
EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak unibertsitate-komunitatearen etengabeko prestakuntza sustatzen duten jarduerak sustatu nahi ditu, ingeles teknikoaren/akademikoaren ezagutzan eta erabileran. Era berean, interesgarritzat jotzen du hizkuntza hori Lingua Franca gisa ikastea. Ikasleen eta langile eleanitzen beharrak hazi eta dibertsifikatu egin dira Arabako zentroetan. Garrantzitsua da ingelesaren presentzia indartzea graduko eta graduondoko ikasketetan eta ikerketa-lanetan, baita ikasleen eta langileen mugikortasuna ere; besteak beste, unibertsitate-komunitateak hizkuntza horretan hizkuntza-gaitasunak garatzeko prestakuntza behar du. Helburu horrekin, Arabako Campuseko Errektoreordetzak 2025-2026 ikasturteko lehen lauhilekorako jarduera-eskaintza antolatu du. Jarduerak honako hauek dira:
INGELESEKO MINTEGIAK -
Mintegi bakoitzeko parte-hartzaile kopurua: gutxienez 8, gehienez 25.
Formatu bimodala (presentziala+urrunekoa).
1. TOPTULTE HIZKUNTZA-EGIAZTAPENERAKO PROBA PRESTATZEKO IKASTARO TRINKOA
TOPTULTE (Test of Performance for Teaching at University Level Through the medium of English) azterketa prestatzeko ikastaroa da. TOPTULTE azterketa unibertsitateko irakasleek beren irakasgaiak ingelesez emateko beharrezko hizkuntza-gaitasunak dituztela bermatzeko diseinatu da. Azterketa hau Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren baliokidea da, eta entzuteko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko ariketak hartzen ditu.
Helburua: Irakasleak eta ikertzaileak zehatz-mehatz prestatzea C1 CEF mailako TOPTULTE egiaztapen-proba baliokidea gaindi dezaten.
Onuradunak: UPV/EHUko TOPTULTE azterketara aurkeztuko diren Arabako Campuseko irakasle eta ikertzaileak.
Maila-baldintzak: C1 mailari dagokion hizkuntzaren ezagutza-maila behar da (ez da beharrezkoa titulu ofizialik izatea, baina ezinbestekoa da hizkuntza-gaitasunaren maila hori izatea); ez da itzulketarik egingo ikastaroa hasi ondoren parte-hartzaileen maila eskatzen ez den kasuetan.
Iraupena: 19,5 ordu, horietatik 4,5 azterketaren ahozko zatia praktikatzeko soilik; 13 saio.
Egutegia: otsaila: 5, 12, 19, 26; martxoa: 5, 12, 26; apirila: 16, 23; maiatza: 7, 12 (asteartea, 11:00-12:30), 14, 21 (2026)
Ordutegia: osteguna, 13:30-15:00 (maiatzaren 12an asteartean, 11:00-12:30)
Lekua: Elurretan, gela zehazteke
2. RAISE YOUR ENGLISH: FROM B2 TO C1 (NEW CONTENT)
Mundu akademiko edota zientifikoan gaur egun ezinbestekoa da ingelesa ezagutzea. Sentitzen duzu B2 mailan trabatu zarela eta ez duzula lortzen ingeles-maila igotzea? Hobekuntzak, askotan, trebetasun askotan lan egitea eskatzen du aldi berean: hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea, hiztegia zabaltzeaz eta gramatika hobetzeaz gain. Sortutako taldearen beharretan zentratuz, gramatikaz eta hiztegiaz haratago, ikaskuntzaren hainbat alderdi integratuko ditugu, esperientzia osoagoa sortzeko. Lehen lauhileko ikastaroaren jarraipena da, eduki berriarekin eta lehenengoan parte hartu beharrik gabe.
Helburua: Parte-hartzaileen ingeles-maila hobetzea eta C1 mailara igotzea, hizkuntza bat erabiltzearen alderdi guztietan arreta jarriz.
Onuradunak: ikasleak, teknikariak, kudeaketakoak eta administrazio eta zerbitzuetakoak, irakasleak eta ikertzaileak, eta Arabako Campuseko ikertzaile kontratatuak.
Maila-baldintzak: Ingeles-maila B2 maila altutik hurbil egon behar da, hau da, ingeles-maila arina. Horrek esan nahi du gai izan behar dela hainbat gairi buruzko testu argi eta zehatzak sortzeko.
Iraupena: 19,5 ordu, 13 saio
Egutegia: otsaila: 4, 11, 18, 25; martxoa: 4, 11, 18, 25; apirila: 1, 15, 22; maiatza: 6, 13 (2026)
Ordutegia: asteazkena 13:30-15:00
Lekua: Elurretan, gela zehazteke
3. PREP YOUR B2
Gaur egun, maila jakin bat izatea ez ezik, maila hori ziurtatu ahal izatea ere garrantzitsua da. Pentsatzen ari zara B2 mailako azterketa batera aurkeztea? Ikastaro honetan, Cambridgeko First Certificate Examen eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 mailako proban aurki ditzakezun proba guztietarako prestatuko zaitugu. B2 maila duzu, baina oraindik ezin duzu ziurtatu? Hau zuretzat aproposa den ikastaro bat da!
Helburua: Mintegi honen helburua parte-hartzaileei dauden azterketei buruzko ezagutzak eta horietan aurki ditzaketen ariketa motak ematea da. Trebezia desberdinetan entrenatuko gara: Reading, Listening, Writing, Speaking, eta Use of English ahaztu gabe.
Onuradunak: ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta Arabako Campuseko ikertzaile kontratatuak.
Maila-baldintzak: Ingeles-maila B2 mailaren baliokidea izan behar da (baina dagokion ziurtagiri ofizialik gabe), hau da, ingeles-maila arina. Horrek esan nahi du gai izan behar dela ingeles mintzatua eta idatzia ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko.
Iraupena: 19,5 ordu, 13 saio
Egutegia: otsaila: 2, 9, 16, 23; martxoa: 2, 9, 16, 23, 30; apirila: 13, 20; maiatza: 4, 11 (2026)
Ordutegia: astelehena, 13:30-15:00
Lekua: Elurretan, gela zehazteke
4. ENGLISH COMMUNICATION (NEW CONTENT!)
Ingelesezko komunikazioa menderatzea funtsezkoa da mundu globalizatu honetan arrakasta pertsonala, profesionala eta akademikoa lortzeko. Ikastaro honetan, ahozko komunikazioaren bidez informazioa eta ideiak transmititzeko prozesua landuko dugu. Parte-hartzaileei jendaurrean hitz egiteko erronkak gainditzeko eta komunikatzaile seguru bihurtzeko funtsezko estrategiak irakatsiko dizkiegu. Eztabaidetan parte hartzeko, galderak egiteko edo ahozko azalpen luzeagoak prestatzeko aholkuak partekatuko ditugu. Askotariko egoeretan hitz egiteko modu desberdinak begiratuko ditugu. Lehen lauhileko ikastaroaren jarraipena da, eduki berriarekin eta lehenengoan parte hartu beharrik gabe.
Helburua: Tailer hau hizkuntza baten erabileraren funtzio nagusian zentratzen da zuzenean: interakzioa. Egindako esamoldeak, gramatika-eraikuntzak eta abar erabiliz, unibertsitateko bizitzan modu eraginkorragoan aurki dezaketen edozein egoeratan elkarri eragiten lagunduko diegu ikasleei.
Onuradunak: ikasleak, teknikariak, kudeaketakoak eta administrazio eta zerbitzuetakoak, irakasleak eta ikertzaileak, eta Arabako Campuseko ikertzaile kontratatuak.
Maila-baldintzak: B1 altutik edo B2 mailatik hurbil dagoen ingeles-maila bat behar da, hau da, ingeles jariakorreko maila bat. Horrek esan nahi du gai izan behar dela ingeles mintzatua eta idatzia ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko.
Iraupena: 9 ordu, 6 saio.
Egutegia: otsaila: 3, 10, 17, 24; martxoa: 3, 10 (2026)
Ordutegia: asteartea, 11:00-12:30
Lekua: Elurretan, gela zehazteke
5. ENGLISH IN EDUCATION
Ingelesa gero eta presentzia handiagoa du hezkuntzaren munduan: ikusten dugu bai ikasleak garenean, bai irakasleak edo administrazioko langileak garenean. Eskola bat eman edo ulertzetik, inprimaki batzuk betetzetik, beka bat aukeratzeraino. Ikastaro hau hezkuntza-eskola edo -erakundeetara joaten diren guztientzat pentsatuta dago, betetzen duten zeregina edozein dela ere. Hezkuntza-erakundeen globalizaziotik bizirik ateratzeko behar diren hiztegia, esamoldeak eta egiturak irakatsiko dizkizugu. Helburua: Ikasturte honetan, hezkuntza-erakundeetako erabiltzaileak ingelesean hezteko edo laguntzeko beharrezkoak diren hizkuntza-trebetasunekin parekatuko dira. Ikuspegi praktikoa duen ikastaroa da eta sortutako taldearen beharretara egokituko da.
Onuradunak: ikasleak, teknikariak, kudeaketakoak eta administrazio eta zerbitzuetakoak, irakasleak eta ikertzaileak, eta Arabako Campuseko ikertzaile kontratatuak.
Maila-baldintzak: B1 altutik edo B2 mailatik hurbil dagoen ingeles-maila bat behar da, hau da, ingeles jariakorreko maila bat. Horrek esan nahi du gai izan behar dela ingeles mintzatua eta idatzia ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko.
Iraupena: 9 ordu, 6 saio.
Egutegia: martxoa: 17, 24, 31: apirila: 13, 20; maiatza: 4 (2026)
Ordutegia: asteartea, 11:00-12:30
Lekua: Elurretan, gela zehazteke
Izena emateko epea - 2026ko urtarrilaren 9tik 25era arte
INGELESEKO TESTU ZIENTIFIKOAK BERRIKUSTEKO ZERBITZUA, TUTORETZAREKIN.
Zientzia gizarte jarduera bat da, non komunikazio prozesuek funtsezko zeregina betetzen duten. Izan ere, ikertzailearen eginkizun nagusietako bat da bere jarduera zientifikoaren emaitzak ematea argitara ikuskapen eta kalitate estandar altuko aldizkarietan. Horretako, arauak eta jarraibideak ezartzen dira, ikertzaile ona izateko ezagutu behar direnak. Gaur egun ingelesa da komunikazio hizkuntza nagusia zientziaren alorrean eta, beraz, diskurtso zientifiko‑teknikoa hizkuntza horretan menderatzea funtsezko gaitasuna da ikerketa jarduera burutzeko eta emaitzak ezagutza zientifikora gehitzeko.
Adierazitakoagatik guztiagatik, Arabako Campuseko Errektoreordetzak erabaki du abian jartzea, deialdi espezifikoaren bitartez, Ingeleseko Testu Zientifiko-Akademikoak (GrAL eta MAL barne) berrikusteko zerbitzua, tutoretzarekin , Arabako Campuseko kideei zuzendua.
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 12an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da, edo data hori baino lehenago aurrekontua agortuko balitz.
Info gehiago HEMEN
Iradokizunen postontzia
Konta iezazkiguzu datorren lauhilekorako hizkuntzak ikasteko dituzun ideiak eta premiak, ikastaro berriak … eta bidali gure helbide elektronikora: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus.
Mila Esker!