Info_Carta-Servicios-Completo

Eduki publikatzailea

Zuzentze-neurriak eta emaitzen argitalpena

Gizarte konpromisoa

Karta honen bidez, geure konpromisoa eta erantzukizuna plazaratu nahi ditugu administrazio publikoek izen eta izan behar dituzten nortasun-sen horiekiko. Horrexegatik beragatik, lanean dihardugu, besteak beste, genero-berdintasuna eta premia berezidun kidegoen erabilerraztasuna sustatu eta bermatzeko. Era berean, ingurumenarekiko eta lan-arriskuen prebentziorako neurriak hartu ere hartzen ditugu, zerbitzu sostengarri, osasunezko eta segurua eskaini ahal izateko. Beste alde batetik, UPV/EHUk, arauen betepenetik haratago, bere estatutuetan erabaki eta xedatu du euskara eta gaztelania UPV/EHUren hizkuntza ofizialak direla. Hori horrela, UPV/EHUren iritziz, kalitateko zerbitzu bat eskaintzeko konpromisoari dagokionez, bi hizkuntzak erabiltzea kontuan hartu beharrekoa da eta, horretarako, euskararen eta gaztelaniaren erabilera orekatua bermatzeko, hainbat mekanismo ezarri da.

 

Zuzentze neurriak

Kanpoko arrazoiak direla medio, konpromiso hauek kalterik jasoko balute, zerbitzu arduradunak ahalik eta lasterren hartuko ditu hartu beharreko neurriak balizko galeren zuzentzeko.
Karta honetan jasotako konpromisoak ez betetzeak identifika daitezkeen pertsonak kaltetuz gero, campuseko errektoreordetzako administratzaileak zuzenean jakinaraziko ditu hartutako zuzentze-neurriak. Arduradun honek erreklamazioa egiteko baliatutako bitarteko bera erabilita erantzungo du. Konpromisoetako bat bete ez dela baleritzo, barkatzeko eskatuko zaio eta egindako akatsa zuzentzeko hartu diren neurrien berri emango.

 

Emaitzen argitalpena

Beren izaera eta helburuagatik, zerbitzuen kartak etengabe berrikusi behar dira, konpromisoetatik aldendu bagara, hori zuzentzeko. Horregatik, agindu egiten dugu hartutako konpromisoen betetze maila etengabe kontrolatuko dugula eta erreklamazioak eta inkestak aztertuko. Konpromisoen betetze maila gure web orrian egongo da ikusgai.