info_tarifas_espacios

EHUko barneko eta kanpoko guneak alokatzeko arautegia eta prezioak

UPV/EHUren lokalak eta instalazioak erabiltzeko tarifak

  • Behean agertzen dira lokalak alokatzeko prezioak. Edozelan ere, aldian behin eguneratu egin daitezke.
  • Tarifa hauek UPV/EHUko lokal bat erabiltzeko eskaera egiten duten erakunde publiko zein pribatuei, elkarte eta pertsona guztiei ezarriko zaizkie. Gerenteak tarifa hauek murriztea erabaki ahal izango du, kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

 

2025 URTEA

Instalazio mota "A" 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko (€)

2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara (€)

3. TARIFA
Tarifa medio día
8:00etatik 14:00etara
14:00etatik 20:00etara (€)
Areto Nagusiak (800 eserleku baino gehiago) 224 2013 1007
Areto Nagusiak (800 eserleku baino gutxiago) 370 2906 1453
Gradu aretoak / Batzar aretoak 195 1453 727
Eraikinen sarrera 293 1741 874
A motako ikasgelak (101-150 lagun) 116 1043 524
B motako ikasgelak (51-100 lagun) 77 696 349
C motako ikasgelak (0-50 lagun) 38 386 195
Informatika gela:
Gehienez 25 ordenagailu
25 ordenagailu baino gehiago

252

293

2227

2651

1114

1328

Bideokonferentzia gela/aretoa 619 5536 2770
Multimedia gela/aretoa 77 2440 1221
i3 Lab Campus 116 1043 524

 

Instalazio mota "B" 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko (€)
2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara (€)
3. TARIFA
Egun erdia
8:00etatik 20:00etara
8:00etatik 20:00etara (€)
Gimnasioak 73 369 184
Gorputz adierazpeneko eta psikomotrizitateko gelak 37 147 94
Furbol 11ko zelaia 73 552 277
Futbol 7ko zelaia 37 277 139
Kiroldegi osoa (areto futboleko bi zelai) 73 552 277
Kiroldegi erdia (areto futboleko zelai bat edo saskibaloiko zelai bi edo boleiboleko kantxa bat) 37 277 139
Erabilera anitzeko aretoa 37 147 94
Tatamia 37 147 94
Muskulazio gela   36  
Eskalada horma   36  

 

Kanpo eremuak eta plazak Eguneko (€)
10 metro koadro arte 244
25 metro koadro arte 488
50 metro koadro arte 853
100 metro koadro arte 1464
100 metro koadrotatik gora 1952

 

Publizitate eta propaganda banatzea kanpoko eremu eta plazetan Eguneko (€)
5 banatzaile arte 324
6 eta 10 banatzaile artean 466
10 banatzaile baino gehiago 619

Tarifak aplikatzeko arauak

"A" instalazio mota

  • Lokalak hiru modalitateren arabera aloka daitezke: 1. tarifaren, 2. tarifaren eta 3. tarifaren arabera. Azken bietan (2 eta 3) gehiegizko denbora kobratzeko 1. tarifa aplikatuko zaio benetan emandako gehiegizko ordu kopuruari.
  • Ordu zatiak goitik biribilduko dira ordu erdia gainditu bada, edo behetik, ordu erdira heldu ez bada.
  • Tarifaren modalitatea ezin izango da aldatu lokalak erabiltzen hasi ondoren.
  • Tarifak lokalak instalatuta dituen ikus-entzunezko baliabideen eta espazioaren alokairua baino ez du barne hartzen, baina ez du beste sare zerbitzurik barne hartzen (bideo streaminga, bideokonferentzia, etab.). Zenbateko horri lokalaren garbitzeko lanaren kostua eta zerbitzua emateko behar diren langileena (atezaina, ikus-entzunezkoetako teknikaria, etab.) gehitu beharko zaio.
  • Fidantza kalkulatzeko (alokairuaren kostuaren % 25, BEZ barik) orduen estimazioa hartuko da kontratuaren hasieran.
  • Lokalak erabiltzen amaitutakoan, benetan erabilitako orduen datuak bidaliko dira eta faktura egingo da.
  • Multimedia-teknikarien laguntza behar izanez gero, lokala erreserbatu dela baieztatzeko, aldez aurretik prest dagoela egiaztatu beharko da.
  • Informatika-gelak soilik alokatu ahal izango dira erabiltzaileek ekipamenduetara sartzeko beharrezkoak diren kredentzialak dituzten jardueretarako.

 

"B" Instalazio mota

  • Instalazioetako aldagelak eta dutxak ez daude prestatuta gurpildun aulkia darabiltenentzat. Kirol anitzeko pista eta futbol zelaia, berriz, prestatuta daude horrelako pertsonentzat.
  • Instalazio hauek bakarrik aloka daitezke eskola orduetatik kanpo.
  • Honako hauek ez dira prezioan sartzen: muntaketa lanak, aparteko prestaketa lanak, kasuan kasuko kirol materiala.
  • Instalazioak alokatzeak ez du eskubiderik ematen bertan publizitatea jartzeko, sarrera kobratzeko edo saltokirik jartzeko.
  • Kirol anitzeko pista osoa alokatu arren, horrek ez du esan nahi eraikin osoa modu esklusiboan alokatzen denik; aldageletan sartzen utzi beharko zaie beste erabiltzaileei, ez baitago besterik.
  • Kantxak, muskulazio gela, eskalada horma eta kiroldegiko ikasgelak bakoitza bere aldetik alokatu ahal izango dira. Instalazioa alokatzen denean argi eta garbi zehaztu beharko da zein elementu eta zein espazio alokatzen den.
  • Tatamian, gorputz adierazpeneko gelan eta psikomotrizitate gelan ez dago ez aldagelarik ez komunik. Instalaziook alokatzean kiroldegiko komunak eta aldagelak erabili nahi badira, instalazio biak garbitzeko lanak ordaindu beharko dira.
  • Instalazioak alokatzen badira jendearentzako orduetatik kanpo, atezain eta garbiketa zerbitzuen kostua ere ordaindu beharko da.

 

Gune horien alokairua kudeatzeko, “Arabako Campuseko Kanpoko eta Barneko Guneak Erabiltzeko Arautedia”ri jarraituko zaio, eta erreserba egiteko “Espazioak erreserbatu” formularioaren bidez egingo da.

Horrez gain, eguneko 800 €-ko energia-gehigarria kobratuko da UPV/EHUn berogailua piztuta dagoen bitartean larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan egiten diren okupazioetarako. Osagarriaren zenbatekoa eguneko 6.500 €-koa izango da berokuntza-sistema orokorraren menpeko Bizkaiko Campuseko Erandioko zentroak eta/edo eraikinak okupatzeko: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Arte Ederren Fakultatea, Areto Nagusia, Liburutegia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta I eta II ikasgelategiak.