2025-2026 Ingeleseko tailerretan matrikula egiteko prozedura
Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 27ra arte TED tailerrean eta 2026ko apirilaren 16ra arte Start From 0 tailerrean.
Ikasleak izena eman ahala onartuko dira, eta onarpenaren berri jaso bezain laster egin beharko da dagokion ordainketa.
Interesdunek jasoko duten onarpen mezuan jakinaraziko da zein kontu zenbakitan sartu behar diren matrikularen tasak, izen-abizenak adierazita.
Saioen %80ra joatea eskatuko da. Ez zaie egiaztagiririk emango baldintza hori betetzen ez duten ikasleei. Aipatutako baldintza betetzen ez dutenek penalizazioa izango dute hurrengo deialdietan.
Tasak: 30 € Arabako Campuseko irakasle eta ikertzaileentzat, ikertzaile kontratatuentzat eta TEKAZELekoentzat, eta 15 € ikasleentzat.