3D inprimaketako tailerra
Data
2026/11/20
Fabrikazio Digitaleko Tailerrak
Maketa aro digitalean: eredutik objektura
Arkitekturako Graduko ikasleei zuzendutako hiru tailer praktikoz osatutako programa, 3D inprimaketaren, laser bidezko ebaketaren eta CNC mekanizazioaren bidez maketa arkitektonikoak diseinatu eta ekoiztera bideratua.
Tailer bakoitzean fabrikazio-teknologia desberdin bat landuko da, Rhinoceros 3Dko modelizaziotik hasi eta artxiboen prestaketa eta pieza fisikoen ekoizpenera arte. Ariketa praktikoen bidez, ikasleek sistema bakoitzaren aukerak eta mugak ezagutu ahal izango dituzte, baita proiektu arkitektonikoetan dituzten aplikazioak ere.
Tailerrak independenteak dira eta bakoitzak bere izen-ematea du. Beraz, ikasleek tailer batean, bitan edo hiruretan parte hartu ahal izango dute, beren interesen arabera.
1. tailerra. 3D inprimaketa
Modelizazioari eta fabrikazio gehigarriari buruzko tailer praktikoa, maketa arkitektonikoen ekoizpenera bideratua. Rhinoceros 3Dko diseinutik pieza fisikoen prestaketa eta inprimaketara arteko prozesua landuko da, teknologia honek arkitekturan eskaintzen dituen aukerak aztertuz.
- Datak: 2026ko azaroaren 20a eta 27a.
- Ordutegia: ostiraletan, 10:00–13:00 eta 14:00–17:00.
- Iraupena guztira: 12 ordu.
- Edukiera: 30 plaza.
- Materiala: aukeratutako ikasleek beren PLA filamentua ekarri beharko dute jarduera praktikoak egiteko.
- Izena emateko formularioa