Breadcrumb

GRADO-Prerrequisitos-Grado-en-Fundamentos-de-Arquitectura

Proiektu Arkitektonikoen irakasgaien aurrebaldintzak

Proiektu Arkitektonikoen irakasgaietan matrikulatzeko aurrebaldintzak

Ikasle bakoitzak hurrengo bi kurtsoetako irakasgaietan baino ezin izanen du matrikulatu, eta gaindituta izan beharko ditu aurreko kurtsoetako irakasgaiak.

Onarpena: Eskola Batzarra 2020-06-17; EHUko Gradu Batzordea 2020-09-10
Ondorioetarako data: 2021/2022 ikasturtea

 

Matrikulatzeko

Aurrebaldintzak

1. maila 26373. Proiektuak l. 1. lauhil. Ez dago matrikula-baldintzarik
26374. Proiektuak II. 2. lauhil. Ez dago matrikula-baldintzarik
2. maila 26375. Proiektuak III. 1. lauhil. Ez dago matrikula-baldintzarik
26376. Proiektuak IV. 2. lauhil. Ez dago matrikula-baldintzarik
3. maila 26377. Proiektuak V. 1. lauhil. Proiektuak I eta Proiektuak II gaindituak izatea
26378. Proiektuak VI. 2. lauhil. Proiektuak I eta Proiektuak II gaindituak izatea
4. maila 26379. Proiektuak VII. 1. lauhil. Proiektuak I, Proiektuak II, Proiektuak III eta Proiektuak IV gaindituak izatea
26380. Proiektuak VIII. 2. lauhil. Proiektuak I, Proiektuak II, Proiektuak III eta Proiektuak IV gaindituak izatea
5. maila 26381. Proiektuak IX. 1. lauhil. Proiektuak I, Proiektuak II, Proiektuak III, Proiektuak IV, Proiektuak V eta Proiektuak VI gaindituak izatea

 

Erabakia, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Zuzendaritzak 2021/03/03ko bilkuran egindako bilerarena, Proiektuen ikasgaietan aurrebaldintzak ezartzearekin lotutako matrikulazio-araudia aplikatzeko hierarkiari buruzkoa.

2020ko ekainaren 17ko Eskola Batzarrean erabaki zen Ikasketa Plana aldatzea, Proiektu Arkitektoniko arloari eragiten diona. UPV/EHUko Gradu-batzordeak 2020/09/10ean onartu zuen aldaketa, eta 2021-2022 ikasturtean jarriko da indarrean.

Nolanahi ere, akordio hori ez dator bat graduko ikasketen gestiorako 2021-22 ikasturteko araudian arautegia eta arlo horretako beste arautegi batzuk eta, betiere, ikasleek EHUn irauteko araudiaren arabera (Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2010eko uztailaren 14an onartutako arautegia, 2014ko martxoaren 26ko erabakiaren bidez aldatua eta 2014ko apirilaren 15ean argitaratua EHAEan), zeinak, 2. artikuluan, Ikasturte bakoitzerako matrikulari buruz hau adierazten baitu:

  • 2.1 Ikasleak aurreko mailetan gainditzeke dituen irakasgai guztietan matrikulatu beharko du

  • 2.2 Ikasleak gehienez 60 kreditu berritarako egin dezake matrikula.

ERABAKI DU:

Arkitektura Eskolako Zuzendaritzak 2021/03/03an hartutako erabakiaren berri eman nahi dizuegu, matrikula egiterakoan sor litezkeen gatazkak konpontzeko aukera emango duena.

Erabaki horrek honakoa ezartzen du:

  • Beti gailenduko da goian aipatutako 2. artikuluko 2.2 puntua. Hau da, ikasleak kurtso bakoitzean gehienez 60 kreditu berri matrikulatu ahal izango ditu, nahiz eta aurreko kurtsoetan gainditu gabe dituen irakasgai guztietan matrikulatu ezin izan, baldin eta eragozpen hori proiektuetako irakasgaietan matrikulatu ahal izateko aurrebaldintzetatik badator (2020/06/17an onartutako aurrebaldintzak).

  • Salbuespen hori gauzatu ahal izateko, ikasleek ikasleen idazkaritzara joan beharko dute irailean, matrikula eta talde aldaketak egiteko epean, eta GAUR plataformak automatrikularen unean egitea galarazi dien matrikulazio eskaera egin beharko dute.