Larrialdi plana
Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan
Zure segurtasunagatik, kontuan izan gomendio hauek, larrialdirik izanez gero:
- Irten eraikinetik alertaren seinale akustikoa entzun bezain pronto.
- Bete ebakuazio arduradunen aginduak.
- Erabili hurbilen duzun ebakuazio bide edo larrialdi irteera.
- Zoaz elkartze puntura.
- Egon lasai, eta ez egin lasterka.
- Zerbait ahaztuta utzi baduzu, ez joan bila.
- Ez erabili igogailurik.
- Erreparatu seinaleei.
- Ez hartu behar ez den arriskurik.
Autobabes taldeak: organigrama
AUTOBABES BATZORDEA
- Zuzendaria: Jon Andoni Begiristain
- Administrazio burua: Amalía Fotinopulos
- Idazkari akademikoa: Leire Azcona
- Atezain nagusiak: Izar Etxebeste (goizez) / Estibaliz Astigarraga (arratsaldez)
Eginkizunak ohiko jardueran:
- Larrialdi Planaren jarraipena egitea eta eguneratzea.
- Esku-hartzeko 1. taldeko kideak izendatzea.
- Kontrol Gunearen kokapena zehaztea.
- "Zonako lokal nagusi" izango diren lokalak zehaztea.
- Dagokien pertsonei jakinaraztea zonako ebakuazio eta alarma arduradun izendatu dituztela.
- Neurriak proposatzea suteen aurkako sistemaren osagaiak modu desegokian ez erabiltzeko.
- Segurtasun fitxak egokitzea, ikastegiaren ezaugarrien arabera.
Eginkizunak larrialdietan:
- Elkarlanean aritzea Larrialdi zuzendariarekin.
LARRIALDI ZUZENDARIA: ZUZENDARIA
Eginkizunak ohiko jardueran:
- Lantaldea antolatzea eta haren prestakuntza sustatzea.
- Segurtasun sistemen eta ekipamenduen mantentze lana ziurtatzea.
- Simulakroak prestatzea eta egitea.
Eginkizunak larrialdietan:
- Istripu/gertaeraren lekura joatea.
- Esku-hartzeko 1. taldearen zeregina koordinatzea.
- Ebakuatzeko agindua ematea, beharrezkoa izanez gero.
- Larrialdi Zerbitzuei deitzea.
- Agintariei eta hedabideei informazioa ematea.
KONTROL GUNEA
- Autobabes Batzordeak aukeratutako lokala, zeregin guztiak koordinatzeko larrialdietan.
- Atezaindegian kokatua. Tel. 943 18 414.
ESKU-HARTZEKO 1. TALDEA
Eginkizunak ohiko jardueran:
- Behar den guztian laguntzea Larrialdi zuzendariari.
- Arauak eta segurtasun ekipamenduak errespeta daitezen saiatzea.
- Ebakuazio bideak, seinaleztapena eta larrialdi irteerak behar bezala daudela ziurtatzea.
- Ikastegiaren segurtasunean eragin dezakeen edozein gorabeheraren berri ematea.
Eginkizunak larrialdietan:
- Istripu/gertaeraren lekura joatea.
- Larrialdiari aurre egitea, ahal den neurrian, pertsonak arrisku larrian jarri gabe.
- Itzaltze ekipamendua erabiltzea.
- Eremua hesitzea.
- Laguntza ematea, behar duten pertsonei.
EBAKUAZIO ETA ALARMA ARDURADUNAK
Eginkizunak ohiko jardueran:
- Ikastegietan, larrialdirik izanez gero, irakasleak arduratuko dira alarma aktibatzeaz eta ebakuazioaz.
- Autobabes Batzordeak erabakiko du zer zona ebakuatu behar diren eta zein lokak izango diren "zonako lokal nagusi".
- Zonako lokal nagusi batean dagoen irakasleak ziurtatu egingo du zona osorik ebakuatzen dela.
Eginkizunak larrialdietan:
- Alarma aktibatzea Kontrol Gunean, larrialdia beren zonan gertatzen bada.
- Zona ebakuatzea eta beren zonan dauden pertsonak gidatzea Oñati plazan dagoen elkartze puntura.
- Taldearen kontaketa egitea eta falta diren pertsonen berri ematea Larrialdi zuzendariari.
- Zaurituak artatzea, osasun zerbitzuak iritsi arte.
Kokapen planoa eta ebakuazio bideak
Ebakuazio bideak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Sotoa (pdf ,266,69 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Beheko solairua (pdf ,1,22 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Lehen solairua (pdf ,1,17 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2. solairua (pdf ,1,11 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)3. solairua (pdf ,1.013,97 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)4. solairua (pdf ,1.022,19 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)5. solairua (pdf ,652,18 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)6. solairua (pdf ,659,20 Kb)
Autobabes plana
Informazio gehigarria
- (Beste leiho bat zabalduko du) Bideoa: Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan
- (Beste leiho bat zabalduko du) Bideoa: Ebakuazio aulkia erabiltzeko jarraibideak
- (Beste leiho bat zabalduko du) UPV/EHUren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Plana (UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartua 2009ko urriaren 28an)