Ikasleen elkarteak
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen elkarteak izango dira titulu honen arabera eratutako guztiak, eta, parte hartze eta ordezkaritza demokratikoko printzipioen arabera, honako helburu hauek dituztenak: goi mailako hezkuntza, kulturaren sustapena, unibertsitateko eta kulturako ondasunen defentsa, garapen zientifikoa, kulturala eta artistikoa, jardun profesionalean aritzeko prestakuntza eta horien antzekoak, UPV/EHUko Estatutuen eta indarrean dagoen gainerako ordenamendu juridikoaren arabera. (Ikasleen arautegia).