Breadcrumb

NORMAS-LABORATORIOS

Arau orokorrak laborategiko segurtasun, higiene eta portaerari buruz

1. Sarbidea

  • Tailerrean sartzen den edonor behartuta dago dokumentu honetan jasotako arauak betetzera.

  • Laborategia AGET-eko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta AZPko langileek erabil dezakete.

  • Sartzeko, laborategiko teknikariaren baimena behar da.  Arau horiek onartzea eskatzen da eta arau horiekin konpromisoa hartzen da ondoren planteatutako baldintzak betetzeko.  Arauak betetzen direla onartzeko eta zure irakurketa eta ulermena berresteko, dokumentu honekin batera emango zaizun orria sinatu behar da.

2. Instalazioak

  • Ezagutu behar dira laborategiko irteeren eta ebakuazio bideen kokapena, sua itzaltzeko bitartekoak eta lehenengo sorospenetan jarduteko elementuak .

  • Jakinaren gainean egon behar da larrialdietan zelan jardun jakiteko.

  • Ez lan egin bakarrik laborategian.

  • Ezin da makina bat martxan utzi gainbegiratu gabe.

  • Erreparatu eta errespetatu behar dira segurtasun seinaleak, lanpostuaren arrisku, betebehar, debeku eta larrialdien berri ematen baitute.

  • Segurtasun seinaleak ikusteko moduan eta egoera onean eduki beti.  Ezin daitezke estali inola ere.

  • Ezagutu ezean, galdetu segurtasun seinaleen esanahiaz, jardun aurretik.

  • Lantokia objekturik gabe eta garbi eduki.  Ez utzi objektu pertsonalik laneko gainazaletan.

  • Lana edozein lan eremutan amaitzean, behar bezala garbitu behar da, zaborra eta hondakinak dagokien lekuan utziz.

  • Erretxinak edo itsasgarriak erabiltzerakoan, mahaia estali behar da behar bezala.

  • Debekatuta dago pinturak eta bernizak aplikatzeko edozein prozesu, baldin eta lurrunak sortzen badituzte edo giro arnasgarria endekatzen badute laborategiaren barruan, laborategiko teknikariak baimen espresurik eman ez badu.

  • Erabiltzaile bakoitzak arduratu behar du bere objektuek eta materialek tailerreko ate, zirkulazio eremu, su itzalgailu edo lan eremuetako bat ere oztopa ez dezaten.

  • Erabiltzaileak dira beren materialaren, objektu pertsonalen eta eskatutako tresnaren arduraduna. Galdu edo lapurtuz gero, unibertsitatea ez da erantzule egingo.

3. Makinak eta ekipoak

  • Erreminta elektrikoak erabiltzeko, ezinbestekoa da lehenago beraiek erabiltzeko prestakuntza jaso.

  • Fabrikazio digitaleko makinak erabiltzeko, ezinbestekoa da makina bakoitzari dagokion ikastaroa lehenago egitea (3D inprimagailua, laser ebakigailua edo cnc fresatzeko makina).

  • Nahitaezkoa da aholkularitza eskatzea fabrikazio digitaleko makinak erabiltzeko, harik eta erabiltzailearen esperientzia maila nahikoa izan arte ikuskapenik gabeko lanak egiteko.

  • Erabiltzailea izango da erabiltzen ari den makineriaren edo ekipoaren arduraduna.  Akatsen bat antzemanez gero, berehala eman behar zaie horren berri teknikariei.

  • Debekatuta dago makinak, ekipoak edo mahaiak eta lan eremuak edozein motatako objektuekin baztertzea edo erabilezin uztea.

  • Erreminta elektrikoekin lan egiteko, honako neurri hauek hartu behar dira:

    • Laborategian jarduera edo praktika bat egin aurretik, jakin behar dira zeintzuk diren erabili beharreko NBEak.

    • "CE" marka duten NBEak besterik ez da erabili behar.

    • Erabili aurretik, aztertu norbera babesteko ekipamenduaren egoera eta akats, anomalia edo kalteren bat hautematen bada, jarri harremanetan teknikariekin.

    • Mantendu NBEak kontserbazio-egoera onean.

    • Ziurtatu zapatak itxiak direla. Sandaliak ez daude baimenduta.

    • Ile luzea bilduta eraman behar da beti.

    • Ekidin eskumuturrekoak, eraztunak, lepokoak, arete luzeak, bufandak, audifonoak eta arriskuren bat eragin dezakeen edozein objektu erabiltzea.

    • Ez eraman ukipen lenterik.  Begietako lesioak eragin ditzakete zipriztinek edo partikulen proiekzioek.

4. Erremintak

  • Ez atera edo erabili tailerretik kanpo tresnarik laborategiko teknikariaren baimenik gabe.

  • Tresnak erabiltzeko moduan daude, tresna espezifikoren bat behar izanez gero jarri harremanetan teknikariekin.

  • Erabiltzailearen betebeharra da tresna egoera onean, osorik eta funtzionatzen dagoela berrikustea.  Hautsita edo egoera txarrean dagoela erabiltzen bada eta ez bazaio gorabeheraren berri ematen laborategiko teknikariari, ulertuko da erabiltzen azkena izango dela erantzule.

  • Erabiltzaile bakoitza izango da erabili duen tresneria guztiaren arduraduna.  Deskonposatuz gero edo galduz gero, ahalik eta azkarren ordezkatu beharko du.

  • Erreminta guztiak garbi eta egoera onean utzi behar dira erabili ondoren eta, hartu zeneko leku berean gorde; hala ez bada, galdutzat joko da.

  • Tresna erabili ondoren gorde egin beharko da eta ezin izango da tailerretik atera, ez bada laborategiko teknikariaren baimenarekin.

  • Erabiltzaile batek tresna matxuratu bat eman edo entregatzen badu, laborategiko teknikariak ebaluazioa egingo eta zehaztuko du matxuraren arrazoia tresna gaizki erabiltzea izan den.  Hala bada, erabiltzailearen ardura izango da konponketaren kostua ordaintzea.

5. Materiala

  • Laborategiak ez du ezelako materialik ematen.  Erabiltzailearen ardura da bere material eta kontsumigarriak ekartzea.

  • Lanen edo materialen bat gorde ahal izateko, laborategiko teknikariari baimena eskatu beharko zaio; bestela, tailerraren barruan dagoen material eta/edo lan guztia zaborretara botako da edo birziklatzeko materialaren eremuan jarriko.

6. Material toxikoen maneiua eta hondakinak

  • Laborategian ezin da gai toxikorik erabili.

  • Ez da gai toxikorik biltegiratuko laborategian.

  • Definizioak. Material arriskutsutzat hartzen dira ezaugarri hauetakoren bat duten gai kimiko guztiak edo beren soluzioak:

    • 94 gradu zentigradutatik beherako sutze puntua duten guztiak edo sukoi edo erregai gisa etiketatuta daudenak, su hartzeko erraztasuna dutelako.

    • 5.5 baino pH txikiagoa edo 9.5 baino handiagoa dutenak, horiek korrosibotzat jotzen baitira. Bai eta korrosibo, kaustiko edo alkalino gisa etiketatutakoak ere.

    • Giro tenperaturan erreakzionatzeko gaitasuna dutenak, lehergai, oxidatzaile, erreduktore gisa sailkatuta, urarekin erreakzionatzen dutenak eta lurrun edo gas toxikoak eragiten dituztenak.

7. Xedapen orokorrak

  • Tailerrean irakasten diren irakasgaiak osorik edo zati batean ematen dituzten irakasleak behartuta daude arautegi hau betetzera eta betearaztera.  Eskolak dirauen bitartean, irakasleak tresnak erabiltzeko eta esleitzeko ardura hartuko du, bai eta materialak erabiltzekoa ere.

  • Erabiltzaile guztien betebeharra da tailerreko teknikariek, irakasleek eta ikasleek oro har, deskuidu bat, erabilera desegoki bat, arretarik eza edo, oro har, dokumentu honetan aipatzen den edozein puntu hautematean ematen dituzten jarraibideak errespetatzea.

  • Tailerrera sartzea debekatuta dago, lan egitea ez den beste edozer egiteko.

  • Erabat debekatuta dago tailerrean elikagaiak eta edariak sartzea eta hartzea.

  • Ezin da audio aparaturik erabili, ez eta erabilera pertsonalekoak ere.

  • Ez korrika egin, ez ibili arineketan, ez eta antzekorik ere.

  • Edukiontzien erabilera errespetatu.

  • Lan bukatzerakoan mahiak, zorua eta makinak garbiak utzi, hau da inongo ondakinik gabe