Breadcrumb

arq_solicitud_compatibilidad_PDI

Bateragarritasunerako eskaeraren tramitazioa

Arduraldi partzialean kontratatutako pertsona honako egoera hauetariko batean egon daiteke:

  • Administrazioan lan egiten. Bateragarritasuna lan egiten dueneko administrazioak emango zio, udal, diputazio, justizia, hezkuntza edo besteren bat delarik. Interesatuak bertan eskatuko du bateragarritasuna, administrazio horrek xede horretarako izango duen inprimakia betez, eta haren kopia ekarriko dizu (sarrera zigiluaz, dagoeneko bateragarritasuna eskatuta duela jakiteko)
  • Enpresa pribatuan lan egiten. Bateragarritasuna UPV/EHUk ematen dio eta, honetarako, interesatuak lan egiten dueneko enpresak emaniko ziurtagiria eman beharko du, bere jarduera, kargu edo lanpostua, lan ordutegia, ordutegi malgutasunik ote duen eta veste bertan agertuta.
  • Lanbidean libreki aritzea. Bateragarritasuna UPV/EHUk ematen dio. Interesatuak aitorpena egin beharko du, egiten duen jarduera, postu edo kargua eta ordutegia bertan azalduz.

DOKUMENTAZIOA:

Kontratua sinatzerakoan agertu behar duen dokumentazioa honako hau da:

  1. Bateragarritasuna lortzeko eskaria. Administrazioan ari denean izan ezik (kasuotan beste administrazioan egin duen eskariaren kopia ekarri beharko du).Bateragarritasun lortzeko inprimaki hau enpresa pribatuetan eta lanbidearen jardun librean ari direnentzat da.
  2. Bigarren jardueraren adierazpena. A.1.3 – R P eranskina
  3. Irakasleen esleipenerako adierazpena. Inprimaki hau idazkari akademikoak eta interesatuak sinatu behar dute. Eskola orduak eta tutoretza orduak agertu behar dira bertan. Kontratua 3 ordutakoa bada, esan nahi da 3 eskola ordu eta 3 tutoretza ordu direla, guztira 6 ordu; kontratua 4 ordutakoa da esan nahi da 4 eskola ordu eta 4 tutoretza ordu direla, guztira 8 ordu; kontratua 6 ordutakoa da esan nahi da 6 eskola ordu eta 6 tutoretza ordu direla, guztira 12 ordu.
  4. Lan egiten dueneko administrazioaren bateragarritasunerako eskaria edo enpresa pribatuaren ziurtagiria edo lanbidearen jardun libreari buruzko aitorpena.